GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-11-18
- Liga Federala
Neurketa zailak izango dituzte hiru euskal ordezkariek

BAIONA

Liga Federaleko Lehen Mailan ez da samurra izango bigarren itzuliaren hasiera, bertan diren hiru euskal taldeentzat neurketa zailak izango baitira.

Bosgarren multzoan, Donibane Garazi eta Maule ongi abiatu ziren, baina badirudi azkenaldian beherakada bat izan dutela. Zuberotarrek Vaurenneren zelaian jokatuko dute. Helburua azken jardunaldietako emaitza txarrei amaiera ematea eta garaipenak pilatzen hastea izango da.

Nafarroak etxean jokatuko du. Oraingoan, Baigorrin arituko da, eta Perigourdin hartuko du. Nafarroa Beherekoak zuberotarren egoera bertsuan dabiltza.

Bestela dabilena Donibane Lohizune da. Lapurtarrak seigarren multzoan daude, eta azkenaldiko emaitzei esker, hasieran uste zen lekuan jarri dira. Izan ere, gorri-berdeen helburua mailaz igotzea baita, edo horretan ahalegintzea, behintzat. Bihar Marmanden jokatuko dute, eta ez dute partida oso erraza izango. Hiru partida horiek bihar jokatuko dituzte 15.00etan.

Bigarren Mailan, Donapaleuk SaintMedard hartuko du. Mailari eutsi nahi baldin badio, garaipenak pilatzen hasi beharra dauka. Bokale, berriz, igotzeko asmoekin dabil, eta horretarako Avenir menderatu behar du. Bi partidak, bihar, 15.00etan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
En Urbina están «hartos» de tanta presencia policial
Mundua
Bozak aise irabazi ostean, «aldaketa» agindu dio Segolene Royal-ek PS alderdiari
Euskal Herria
«Las soluciones de hoy deben garantizar que todos los proyectos sean realizables mañana»
Jendartea
Milaka lagunek hartu zuten parte Ikasleen Egunean
Ekonomia
Agua, sol y madera, ejes del Salón sobre Energía y Ecoconstrucción de Maule
Euskal Herria
Udalbiltza responde hoy en Beasain al veto de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss