-Top 14
Avironek etxean puntuak pilatzen jarraitu behar du
BAIONA
Aviron zulotik irteteko aukera eder baten atarian dago, gaur 18.30ean Albi hartuko baitu Jean Dauguerren. Joan den astean irabazita, aurrera urrats bat egin du, nahiz eta oraindik sailkapeneko azkeneko postuan jarraitzen duen.
Gaur ere zaila izango dute jokalariek jaitsierako postutik irtetea, baina azkeneko postua utz dezakete. Horretarako, ordea, berek irabazi beharra daukate, eta gero, itxaron egin beharko dute aurrekoek zer egiten duten.
Avironek gaurko partidarako hiru hutsune besterik ez du izango Fraser, Nuñez Piossek eta Pez ez baitira gaur jokatzeko moduan. Albi, berriz, jokalari asko falta dituela helduko da Lapurdiko hiriburura, eta zuri-urdinek ezin dute aukera hori alferrik galtzen utzi, mailari eutsi nahi baldin badiote.
Laduir, Serre, Guicloud, Guyfroy, Bowker, Hough eta Stankowich ez dira aritzeko moduan. Guztiak ere jokalari garrantzitsuak dira. Hala ere, joan den astean jokatzerik izan ez zuten beste batzuk itzuliko dira gaur taldera. Sanlou, Larroy, Viol, Rees eta Delpuech gaur Jean Dauguerren izango dira. Aurreko larunbatean bezalaxe, Avironek zelaia ia beteko du, eta zaleen babesa garrantzitsua izango da gaur, gutxienez lau puntu eskuratzeko.
|