GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-18
- Aizkora
Jon Rekondo Nafarroako onenen artean sartu da

DONOSTIA

Jon Rekondo leitzarrak irabazi zuen atzo Nafarroako BigarrenMailako aizkolarien txapela, eta datorren urtean maila nagusian izango da. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat moztu behar izan zuen.

Hasiera batean bost ziren izatekoak, horiek lortu baitzuten finalerako txartela, baina azken orduan Luix Belarrak ezin izan zuen bertan izan, gaixorik baitago. Jendeak, berriz, erantzun handia eman zuen, erabat bete baitziren Doneztebeko pilotalekuko harmailak, atzoko jaialdia ikusteko.

JonRekondo zen faboritoa, baina oraindik oso gaztea da, eta horrelako finaletan irabazi ezinik ere geratu da behin baino gehiagotan. Zaleek bazuten errezelo apur bat, baina leitzarrak lehen enborretik bidali zituen susmo horiek denak, jaun eta jabe izan baitzen atzoko finalean.

Hasieratik hartu zuen aurrea, eta lehen postua berehala erabaki zen. Oso ongi dago, eta teknikoki oso aizkolari ona da, jendearentzat gustagarria, eta atzo oso ongi prestatuta zegoela erakutsi zuen. Bigarrenari, ia bi minutu atera zizkion.

Postu horretarako hasieran borroka apur bat egon baldin bazen ere, berehala jarri zen hor Xabier Mindegia, eta ongi eutsi zion amaierara bitarte. Hirugarrengoan ere Amillano kokatu zen, eta hori ere hor geratu zen. Telletxea zen atzo herrikoa, baina ezin izan zuen, eta azken postuarekin konformatu behar izan zuen.

Sailkapena

Bi final horietaz gain, atzo Donezteben erakustaldi eder bat ere izan zen. Bertan, Larretxea, Nazabal eta Mindegia neurtu ziren. Zortzi enbor izan zituzten aurrez aurre, eta Larretxea izan zen onena. Sasoi betean dagoela argi eta garbi utzi zuen. Jendeak, ordea, Mindegia ikusi nahi zuen, berehala baitu apustua. Ezkurrakoa azkena izan zen Nazabalen atzetik, baina Etxarrikoak segundo bakar bateko alde kendu zion. Ezkurrako aizkolari beteranoak sasoi betean dagoela erakutsi zuen. Olasagastiren aurka hilabete barru neurtuko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
En Urbina están «hartos» de tanta presencia policial
Mundua
Bozak aise irabazi ostean, «aldaketa» agindu dio Segolene Royal-ek PS alderdiari
Euskal Herria
«Las soluciones de hoy deben garantizar que todos los proyectos sean realizables mañana»
Jendartea
Milaka lagunek hartu zuten parte Ikasleen Egunean
Ekonomia
Agua, sol y madera, ejes del Salón sobre Energía y Ecoconstrucción de Maule
Euskal Herria
Udalbiltza responde hoy en Beasain al veto de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss