GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-18
- Harri-jasotzea
Aimar Irigoienek eragozpenik gabe jantzi du gazteen txapela
·Hamabi jasoalditako aldea kendu zion bigarren sailkatuari, Agirre bizkaitarrari


Aimar Irigoienek eragozpenik gabe jantzi du gazteen txapela

DONOSTIA

AimarIrigoienek ez zuen hutsik egin, eta berak eraman zuen kintopekoen Euskal Herriko Txapelketa, horrela deitzen baitzaio 20 urtez azpiko lehiaketari. Errezildarra zen irabazteko faboritoa, eta ez zuen izan inolako eragozpenik garaipena lortzeko.

Kirolari bakoitzak 100 kiloko zilindro zaharra eta kubikoa zituen lanerako, eta bakoitzarekin hiruna minutuko txandak zituen. Errezildarra bigarren aritu zen lanean, baina lehen harriarekin aritu ostean, argi eta garbi geratu zen txapela nora joango zen, 34 jasoaldi eman baitzizkion zilindroari.

Bigarren posturako ere Agirrek alde dezentea atera zuen, harria 28 aldiz bizkarrean berdinduta. Emozioa hirugarren posturako geratu zen; izan ere, 25 jasoaldi eman baitzizkion Telleria III.ak eta bat gutxiago, Uriartek.

Bigarren harriarekin, kubikoarekin, alegia, Irigoienek berriro ere sei jasoalditako aldea kendu zion Agirreri. 24 eman zituen gipuzkoarrak, eta 18, bizkaitarrak. Lehen bi postuak erabakita geratu ziren, eta hirugarren hori zegoen jokoan. Telleria III.ak hamalau aldiz altxatu zuen harria, eta ikusgai zegoen Uriartek zer egingo zuen. Baina bizkaitarrak hamaika aldiz berdindu zuen bizkarrean, eta sailkapena erabakita geratu zen.

Aimar Irigoien zen faborito garbia, hura beste maila batean baitago. Hala ere, lantegi horretara ez dago gehiegi ohituta, eta denbora gutxi izan du prestatzeko, orain dela hiru aste izan baitzen harri handien maila nagusiko finala. Orain harri ezberdinak izan ditu.

Hala ere, Aimarren eta besteen artean alde nabaria dago, eta errezildarrak inoiz ez zuen arriskuan izan txapela. Urte biribila izan da aurtengoa harentzat. Harri handien Euskal Herrikoa ere irabazi baitu.

Sailkapena


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
En Urbina están «hartos» de tanta presencia policial
Mundua
Bozak aise irabazi ostean, «aldaketa» agindu dio Segolene Royal-ek PS alderdiari
Euskal Herria
«Las soluciones de hoy deben garantizar que todos los proyectos sean realizables mañana»
Jendartea
Milaka lagunek hartu zuten parte Ikasleen Egunean
Ekonomia
Agua, sol y madera, ejes del Salón sobre Energía y Ecoconstrucción de Maule
Euskal Herria
Udalbiltza responde hoy en Beasain al veto de la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss