GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-11-24
Xabier Silveira - Bertsolaria
Nola doan prozesua?

Noaingo aireportuan nengoen. Zain. Nazkatua. Seguratek gaizki begiratzen zidaten eta sartu-irten zebiltzan gizon gorbatadunek okerrago. Bost eta erdietako hegaldia on time zetorren, baina seiak laurden gutti ziren. Porro bat erretzera atera nintzen, etsia. Auto ilun handi batzuk iristen ziren une horretan, atzetik bi guardia zibilen patrola. Kostata, baina pasa ziren azkenean aurretik eta porroa erre ahal izan nuen arazo gehiegi gabe. Iritsi zen hegazkina, jaitsi ziren bidaiariak, nire aita ere bai, gure autoan sartu eta hitz entsalada hau prestatzera lehenbailehen abiatu ginen.

Anaiaren automobilak ez du prezisamente konforta eskaintzen, eta gainetik gaua zen, euria, nazkagarria! Kamioi erraldoien ondoko errepide miniaturazkoan barrena, aurrera, isilik, Euskadi Irratia erdizka entzuten zen; txontogiloen biltzarra eta hau, hori eta beste. Beste porro bat ea errealitateari ihes egiteko gai nintzen ikusteko, baina keba, alferrik. Aldatu zen gaia irratian eta aitaren ahotsak isiltasuna edertu zuen: «¿Qué, como va el proceso? ¿Va o no va, o...?». «Ba ez dirudi gehiegi aurreratzen ari denik ezer, ezta?», erantzun nion galdetuz. Aita ohartua zen ez nengoela hiztunegi eta bera ere isildu zen.

Jarraitu genuen iluntasunean aurrera errepidean barrena, N-121-A arriskuz beteriko bidea zela ohartarazi nuen zaharra, baina bera berera. Azkar, azkarregi. Belateko tunelak diren muga gainditu eta lurralde komantxera itzuli izanaren dardara nigan zen berriz. Ez ziren bi ordu handik irten nintzela, baina beti sentitzen da itzulera bat bezala leku puta honetara sartzea. Oronoz desagerrarazi duen bidegurutzean ezer, ez foral ez txapel oker. Isilik aurrera, errepidearekin batera. Sunbila eta, esaera zaharrak dioen bezala, ni es pueblo ni es vila pero... Han, munduko gasolindegi errentagarrienaren ondoren, errepide bazterrean, Guardia Zibila. Bat argi urdinak piztuta, besteak ilunpean, isilik, zain bezala. Unitate dezente. Ez zuten inor geratzen. Oraindik. Aitak zerbait esan zuen, ez nion kasu gehiegi egin, eta aurrez egin zidan galderan pentsatzen hasi nintzen. Nola doan bake prozesua galdegina zidan berak ordu laurden lehenago. Burutan hori nerabilela, erdi itsu erdi nazkatua oraindik ere, Etxalarko bentan broma bat bezala azaldu ziren. Polizia Nazionala. Ranboak furgonetatik jaitsita, eskuetan jostailu hilgarriak, eta abar. Ez zuten inor geratzen ezta ere, zeuden, han, ezer egin gabe. Bakean bezala. Ez nuen denbora gehiegi izan bigarren aurkikuntzan pentsatzeko, zeren Lesakara sartzeko bidegurutzean, bingo! Guardia Zibilaren kontrola. «Buenas noches». Muturra leiho parera jaitsi zuen guri aurpegiak ikusteko. «Continúe, continúe». Aita txofer jartzearen abantailak.

«¿Que cómo va el proceso de paz? Pues lo acabas de ver». Ongi ez doa, ezta? -


Xabier Silveira - Bertsolaria - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Artistas crean un disco para ayudar a los imputados en el macrosumario 18/98
Euskal Herria
Sanz rechaza un nexo con Lakua aunque lo apoyara la mayoría porque «lo exige ETA»
Euskal Herria
La autodeterminacion aguo la fiesta del juez
Mundua
Los gobiernos deben enfrentarse al DUP
Kirolak
Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak
Mundua
La capital iraquí padece la peor oleada de atentados desde 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss