GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-11-24
Oihana Agirre eta Julen Larrinaga - Askatasuneko kideak
Baldintza demokratikoak

Gatazkari behin betiko konponbide demokratikoa emateko prozesuak azke- neko zortzi hileotako balantze txarra biltzen du. Espainiako eta Frantziako estatuek errepresioa egiten jarraitzen dute. Izan ere, Espainiako Gobernuak ezker abertzaleak zer egin dezakeen eta zer ez agintzen du Audientzia Nazionalaren mehatxu eta zigorraren bidez. Guardia zibilak eta atzerriko indar militarrek, bertoko indar zipaioekin batera, kaleak okupatzen dizkigute etengabe.

PSOE Iñaki De Juana hiltzen ari da. Bere kontrako epaiak Espainiak egiten duen hautu bat jartzen digu begi bistan. Gatazka inposatzeko eraikitako espetxe politika, konponbide esparrura eramatetik urrun, preso politikoen egoera okerrera eramaten ari dela. Sei preso gaixorik eta larri direlarik, espetxean bahiturik dituzte. Hogei presori zigorra luzatzeko asmatu duten dotrina berria ezarri dietelarik, bizitza erdia espetxean daramaten presoei, bizi osorako zigorra ezartzen ari zaizkie. 135 preso baino gehiago dira ezarritako zigorra beterik ere, espetxean dituztenak. Preso politikoak proze- su politikoa Espainiaren interesak herri honek asimilatu ditzan erabiliak dira.

Eraso hauen helburua Euskal Herriari hitza eta erabakia ukatzen jarraitzea da. Gatazkari konponbidea emango dion hitza eta erabakia ukatzeko erabiltzen dute errepresioa eta biolentzia. Prozesuak nondik norako bidea egin behar duen bortxaz inposatzen diote herri honi. Euskal Herriko prozesua izan behar dena Madriletik zuzendutako prozesu bilakatuz. Horrela, gatazkaren benetako arazo politika ezkutatu eta prozesuak egin beharreko benetako ibilbidea ezkutatu eta itxuraldatzeko saioan ari da PSOE. Konponbiderako prozesua baino, Euskal Herrian asimilaziorako prozesu bat inposatzeko egiten du honakoa. PPren presioan injustiziak justifikatu eta baldintza demokratikoak egon ez daitezen argudioa indartzen saiatzen den arren, herri honek badaki gatazka elikatu eta gerra egiteko eraikitako lege eta politikek konponbidea posible egingo duten bilakaera jasan beharko dutela. Ez da posible, ordea, baldintza demokratikorik gabeko prozesua egitea.

Espainiako Gobernuaren jarrera gero eta gehiago urruntzen da euskal gatazkari behin betiko konponbide politikoa eta demokratikoa ematetik. Prozesuaren zaindari agertu du bere burua, arauak inposatuz. Jarrera hau ez dugu onartzen eta ez dugu inoiz onartuko. Prozesu demokratikoaren arauak ez ditu Espainiako gobernuak jartzen. Arau hauek euskal herritarrok ebatzi behar ditugu. Guztiok: EAJ, PSE, PSN, EA, EB, Aralar, Batasuna, sindikatuak eta eragile sozialak. Espainiako Gobernua ez da inor arauak inposatzeko. Herriari ezin zaio hitza kendu.

Egoera honen aurrean Euskal Herriko alderdi politikoen paralisiari oso kezkagarria deritzogu. Herriaren ahots propioa aldarrikatu eta defendatu beharrean, paralizatuak daude Espainiako Gobernuari begira. Alderdi politiko eta eragileen garaia izanik bigarren plano batean kokatu ditu Espainiako Gobernuak. Euskal gizartearen nahia bestelakoa da. Herri honetako indar guztien eskutik izango da posible gatazka konpontzea. Alde bakoitzak duen guztia eman behar du.

Euskal Herriak baldintza demokratikoak behar ditu. Herriari dagokio hitza eta erabakia hartzea, baina askatasunez, inposiziorik gabe. Krisi eta blokeo egoerak gainditzeko, beharrezkoa da herri honen hitza eta erabakiaren errespetuan oinarrituko den prozesua izan dadin bultzatzea. Baina proze- su hori egiteko gutxiengo baldintza demokratikoak finkatu behar dira gure herrian. Zortzi hileotako errealitateak erakusten digun bezala, oinarri hauek gabe prozesua azken bururaino garatzea ez da posible izango. Hiru printzipio aldarrikatzen ditugu:

I.- Bazterkeriarik gabeko prozesu bat bultzatzea: Herritar guztiok lurralde guztietan. Baina une honetan indar politiko bat baztertuta eta makilatuta dago. Baina une honetan errepresaliatuak baztertuta eta makilatuta daude. Eta orain honi gehitu behar zaio Espainiako Gobernuaren azken pausoa euskal gizarte osoari hitza kentzeko prozesuaren kontrola eta arauak markatu nahian.

II.- Kanpo esku hartzerik gabeko prozesu bat bultzatzea: Prozesuan eragiteko inposizio mekanismo guztiak indargabetu behar dira: salbuespeneko legedia, espetxe politika kriminala eta indar polizialen jazarpena.

III.- Askatasun demokratikoen errespetuan oinarrituriko prozesu bat bultzatzea: Egun zapalduta dau- den askatasun demokratikoak eta eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan behar dira. Euskal Herriak marko demokratiko berri bat behar du. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Artistas crean un disco para ayudar a los imputados en el macrosumario 18/98
Euskal Herria
Sanz rechaza un nexo con Lakua aunque lo apoyara la mayoría porque «lo exige ETA»
Euskal Herria
La autodeterminacion aguo la fiesta del juez
Mundua
Los gobiernos deben enfrentarse al DUP
Kirolak
Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak
Mundua
La capital iraquí padece la peor oleada de atentados desde 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss