GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-11-24
Xabier Izaga
Goroldioak estalitako harria

Dabilen harriari ez zaio goroldioa biltzen, klasikoak ohartarazitako moduan, baina dabilen guztia ez da harria, erantsi beharra dago batzuetan. Garrantzitsuena demokrazia irabazian ateratzea omen da. Horregatik egutegia epaiketaz beteta egotea, herri honetako bizilagunen ehuneko ikaragarri bati zigor itzelak ezartzea osasun demokratikoaren zantzu gisa aurkezten dutenek esan ohi dute demokrazia badabilela.

Astelehenean Auzitegi Nagusiak Jarrai-Haika-Segi epaiketaren helegiteari erantzuna eman behar zion, hilabetez atzeratzea erabaki bazuen ere; asteartean 18/98 prozesuko epaiketak urte bat bete zuen; asteazkenean atxilotu «prebentiboei» ezarritako zigorrak agertu ziren prentsan... Bitartean horrenbesteko jendetza bildu ez duten hainbat epaiketa ere izan dira. Eta izango direnak ere ugari dira, errepresioaren bidea okertzen ez bada. Eta, kasu, ez diot zuzena denik.

Ezinezkoa da euskal jendearen epaiketa guztiak eta areago epaitutako lagun guztien izenak eta zigor eskaera eta ezarpenak gogoan izatea. Hala ere, badago etengabe gogoan izateko faktore komun bat, epaiketa guztiotan gordean eta agerian dagoena eta erabakigarria dena: tortura. Faktore horrek ezinezkoa ematen zuena obratzen du: delitu guztiak zigorgabe ez gertatzea. Hartarako, jakina, frogak behar dira, eta horra torturaren eginkizuna, frogak bilatu eta aurkitzea. Delitu guztien frogak, batenak izan ezik, torturaren beraren frogak, hain zuzen.

Nork du gogoan duela bi urte eta erditsu Iruñeko zenbait gazte, atxilotu zituztenean zinegotzi bat hil izana aitortu zutenak, giltzapean bi urte eman ondoren aske utzi zituela epaileak? Eskandalagarria izan zen beren burua salatu zutela jakitea, eta sinesgabe asko bat etorri ziren «terroriste kontsignei» jarraitzen omen diete- nekin. Baina bi urte lehenago gazte horiek torturapeko deklazioa egin zutela esatea erruduntasun froga zen, antza.

Abenduaren 4an eta 5ean torturaren eraginkortasuna erakusten saiatuko dira berriro beste epaiketa jendetsu batean. Batzuek torturarekin barkabera segituko dute, demokraziak ibili behar duelako, eta tortura txarrik onena omen da. Azken batean torturatuak du torturaren errua. Zeren, bestela, demokrazia ibiltzeko, nork torturatuko luke torturatzailea bere errua aitor lezan? Lagun barkabera horiek akaso...?

Goroldioak janda dago harri hau. -


Xabier Izaga - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Artistas crean un disco para ayudar a los imputados en el macrosumario 18/98
Euskal Herria
Sanz rechaza un nexo con Lakua aunque lo apoyara la mayoría porque «lo exige ETA»
Euskal Herria
La autodeterminacion aguo la fiesta del juez
Mundua
Los gobiernos deben enfrentarse al DUP
Kirolak
Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak
Mundua
La capital iraquí padece la peor oleada de atentados desde 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss