GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-24
Peio GASCON | Irun Herria taldeko zinegotzia
«Txingudiko planta geratzeko erabakia hauteskundeei begirakoa izan daiteke»
Txingudi Bizirik plataformak bihar, larunbata, sinadura bilketa egingo du Irungo auzo guztietan. Agenda 21 ekimenean bete-betean sartuta egon arren, Irungo Udalak zaborraren kudeaketaren arazoa gainetik pasatu duela salatu dute. Beraz, herritarren benetako iritzia serio hartzeko eskatu nahi diote sinadura bilketarekin. Irun Herria udal taldeak dei egin die herritarrei sinadura bilketan parte hartzeko.

Irun Herria udal taldeak garbi dauka errausketa ez dela zaborra kudeatzeko bidea, eta alternatibak badaudela. Hauteskundeak igarota Txingudiko errausteko plantaren proiektuari berriz eutsiko ote dioten beldur da.

­Zubietan jarri nahi duten errausteko plantari begira jarriak gara azkenaldian. Nola dago egoera Irun inguruan?

Joan den ekainean bi alkateek ­Irungoa eta Hondarribikoa­ zer egin pentsatzeko denbora behar zutela esan zuten. Gipuzkoako errausteko plantak zer nolako norabidea hartzen zuen ikusi nahi zutela eta proiektu horretara batuko zirela adierazi zuten. Irailera arteko epea eskatu zuten horretarako. Guk irailean behin betiko errausteko plantaren proiektua alde batera uzteko eta beste alternatibak lantzeko eskatu genien. Oraindik ez dute erantzun zehatzik eman.

­Beraz, azkenean Zubietan eraikitzen baldin bada, horretara batuko dira, ezta?

Ez dute garbi esan, baina hori da beren asmoa. Guk errausketari ezetz esaten jarraitzen dugu eta proiektu horren aurka egin behar dela uste dugu, bai Irunen, bai Hondarribian eta bai Zubietan. Alternatibak landu behar dira.

­Hala ere, ez zarete fio Irungo eta Hondarribiko alkateen jarreraz.

Irungo herritarrak prestatu nahi ditugu, errausteko plantaren proiektua baztertzen dutela esatea alkateen mugimendu politikoa izan daitekeelako. Behin hauteskundeak igarota, beren hasierako proiektua berreskuratuko ote duten beldur gara. Adi egon behar dugu, ez digute ziria sartuko eta errausketaren kontra izango gaituzte beti.

­Alternatiben inguruan ez dute ezer jakin nahi.

Halaxe da. Beren proposamena soilik errausketa da, eta une honetan beren kezka kokalekuaren ingurukoa da, Irungo proiektuarekin segitu edo Zubietakora batu. Hori da duten kezka, baina beti errausketa oinarri hartuta. Horregatik gaude kezkatuta.

­Hauteskundeei begirako erabakia izan daiteke, baina, hala ere, baztertu egin dute proiektua. Herria kontra dagoela ikusiko zuten, ezta?

Ez dute onartu nahi, baina hala da. Esaterako, oso deigarria da Agenda 21en zer nolako trataera eman dioten gaiari, besterik gabe aipatzen dute, garrantzirik eman gabe. Badakite errausketaren gaiak kezka sortu duela Irunen. Guk baditugu 25.000 sinadura aurkakoak, eta 16.000 galdeketa eginak. Horien arabera, herritarren %82 proiektuaren kontra dago. Ez zuten uste hemen inolako iskanbilarik sortuko zenik, eta azkenean sortu egin da. Herriak erantzun egin du, eta gogor gainera. Egin diren manifestazioetan milaka lagun bildu dira. Horregatik beldur gara proiektua baztertzeko erabakiaren atzean herria desmobilizatzeko nahia ote dagoen.

­Zer prestatu duzue larunbaterako?

Batez ere lotuta dago Agenda 21ekin, non herritarren parte hartzea bermatu behar den. Irunen ez da bermatzen herritarren parte hartzea, eta egiten ari diren diagnostikoa interesatua da. Errausketaren gaia gainetik pasatzen dute, besterik gabe. Horregatik bihar sinadura bilketa masiboa egingo dugu. Herriko hamahiru gunetan egongo gara sinadurak biltzeko eta Udalari eskatzeko behingoz aurre egin diezaiola zaborraren kudeaketaren arazoari eta Agenda 21en jaso dezala benetan herritarren erantzuna. Herriak argi eta garbi esan du ez duela errausteko plantarik nahi. Hori jaso dezala Agenda 21en eta, ondorioz, har ditzala hartu beharreko neurriak. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Artistas crean un disco para ayudar a los imputados en el macrosumario 18/98
Euskal Herria
Sanz rechaza un nexo con Lakua aunque lo apoyara la mayoría porque «lo exige ETA»
Euskal Herria
La autodeterminacion aguo la fiesta del juez
Mundua
Los gobiernos deben enfrentarse al DUP
Kirolak
Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak
Mundua
La capital iraquí padece la peor oleada de atentados desde 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss