GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-24
Etxepareren bizitza nobela eran idatzi du Oizek birsortze-fikzio ikuspegitik
Bernart Etxepareren bizitzari buruzko datu historiko askorik ez dagoen arren, Joxan Oizek «Linguae Vasconum Primitiae» liburua idatzi zuen jauntxoaren gainean fikziozko nobela bat argitaratu berri du. «Beñat Dardo» eleberria Erdi Aroan girotzen da, eta Etxepare, gazte zela, abiapuntutzat hartuta, garai horretan zegoen giro kulturala jaso du benetako datuetan oinarrituta. «Existitu ez zena ere asmatu dut, baina dokumentatzeak lasaitasunez idazteko aukera eman dit», adierazi du idazleak.

GASTEIZ

«Irakurri ditudan Etxepareren inguruko artikulu guztiak ia-ia nobela txikiak dira», esan du Joxan Oizek, XVI. mendeko pertsonaren inguruan sobera dokumentatua den idazleak. “Linguae Vasconum Primitiae” euskaraz inprimaturiko lehen liburua (1545) idatzi zuela eta gutxi gehiago ezagutzen baita egun Nafarroa Beherean jaio zen gizon hartaz. Joxan Oizi bururatu zitzaion datu historiko eskas horietan oinarrituta Bernart Etxepareren «fikziozko birsortzea» egitea. Emaitza, “Beñat Dardo”, Susa argitaletxeak atzo bertan kaleraturiko nobela.

Joxan Oizi, 200 bat orri dituen argitalpena idazteko, Joseba Jaka beka eman zioten iaz. Oizek berak hitz hauekin laburtu zuen liburuaren mamia: «Erdi Aroko kutsu handia duten jauntxo txiki baten bizikizunak kontatzen ditut. Gizon honek emakumeak maite zituen, baita armak eta ehiza ere. Aldaketa baten ondorioz, letren eta erlijioaren mundua aukeratu zuen. Kartzelan ere izan zen eta ostean liburu bat argitaratzeko egindakoaz aritzen naiz».

Liburu historikoa ez den arren, eleberriak Etxeparek berak bizitako garaia islatzen du, eta datuak dokumentatuak dira. «Ez diot irakurleari datu gehiago eman nahi. Jakin-mina duenak, iker dezala ­adierazi zuen­. Hala ere, orduko inprimategietako giroa, Erasmus Roterdamekoa, Nostradamus edota Margarita Angulemakoa pertsona historikoak aipatzen ditut. Agertu ditudan hainbat datu egiazkoak dira, baina egiazkoak ez direnak ere gerta zitezkeen». Dokumentazioan eta ikerketan bete-betean sartuta egoteak XVI. mendeko giroaz «lasaitasunez» idazteko aukera eman dio Oizi.

«Dardo», hitz polisemikoa

Liburuaren izenaren zergatia argitu zuen Joxan Oizek. «Edozein hizkuntzatan erraz ulertzen diren bi hitz dira ­aipatu zuen­. Beñat, Etxepare umeari deitzeko; eta Dardo, berriz, bere idazkietan agertzen da». Oizek nabarmendu zuen: «‘Dardo’ hitza lau bider agertzen da bere poemetan, eta bi esanahi ezberdinekin erabiltzen du idazleak. Batetik, erreminta sexualari erreferentzia egiteko, eta, bestetik, ehizarako tresna zentzuarekin». Tolosarrak ‘dardo’ hitza bere azalpen propioarekin jantzi nahi izan du: «Zentzu polisemikoa dauka». Hirugarren adiera, zahartzarora ailegatu den pertsonarena. Laugarrena, ordea, ez du jakinarazi nahi.

Euskalkiari dagokionez, estilo zuzena egiterakoan, Etxepare bere liburuan ageri den gisa solastatzen dela esan zuen Oizek. Arkaismoez ez aspertzeko, ordea, gainerako protagonistek batua kutsu nafarrarekin egiten dute zenbaitetan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Artistas crean un disco para ayudar a los imputados en el macrosumario 18/98
Euskal Herria
Sanz rechaza un nexo con Lakua aunque lo apoyara la mayoría porque «lo exige ETA»
Euskal Herria
La autodeterminacion aguo la fiesta del juez
Mundua
Los gobiernos deben enfrentarse al DUP
Kirolak
Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak
Mundua
La capital iraquí padece la peor oleada de atentados desde 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss