Mario Onaindia Bibliotekako sei liburu dira kalean, denak euskara hutsean
·Hiria argitaletxeak egilearen bost sorkuntza lan eta saio bilduma bat jarri ditu plazan
BILBO
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Plaza Barrian, atzo iluntzean Mario Onaindia zenaren euskara hutsezko hainbat lan aurkeztu zituzten. Bilbo Zaharra Forumen ‘‘Euskal Kulturaren ajeak’’ zikloaren barruan egin zuten ekitaldia.
Manu Gogenola Onaindia politikariaren lehengusua arduratu da haren idazlanen argitaratzeaz, eta Hiriak jarri ditu kalean. ‘‘Elurtzan datzaten zuhaitz enborrak’’, ‘‘Grand Placen aurkituko gara’’, ‘‘Delrinconen motorra’’, ‘‘Gillen Garateako batxilerra’’, ‘‘Gau ipuinak’’ eta ‘‘Saioak’’ dira oraingoz dendetan dauden izenburuak. Azken horrek prentsako orrietan idatzi zituen analisiak eta gogoetak dakartza.
Sorkuntza lan, itzulpen, saio eta hizkuntzaren inguruko obrek osatzen dute Mario Onaindia Biblioteka. Guztira 27 liburu izango dira. Talderik handiena itzulpenei dagokiena izango da, hamabost obrarekin, aurreikusitakoaren arabera.
Atzoko aurkezpenean, 2003an zendutako politikariak utzitako idazlanen betearazle Manu Gogenola Onaindiaz gain, haren alargunEsozi Leturiondok ere parte hartu zuen.
Haien alboan, berriz, Jose Luis Lizundia euskaltzain eta EuskadikoEzkerrako militante ohia. Hark ireki zuen hitzaldia, eta Onaindiaren euskaltzaletasuna goraipatu zuen.
|