«Elhuyar Hiztegia» zaharberrituta, hamargarren urtebetetzean
USURBIL
“Elhuyar Hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco)” obraren hirugarren edizioa aurkeztu du Elhuya- rrek, lehenengoz argitaratu zeneko hamargarren urteurrena betetzen den honetan.
Hiztegi berriak 88.000 sarrera, 20.000 azpisarrera, 150.000 adiera eta 100.000 adibide biltzen ditu. Hiru ataletan banatuta dago: euskara-gaztelania, gaztelania-euskara eta gramatika-eranskina. Antton Gurrutxa- ga hiztegiaren zuzendari teknikoetako batek adierazi zuenez, duela hamar urte argitaratu zuen Elhuyarrek lehen edizioa, eta, harrezkero, oso kontuan hartu ditu euskal hiztegigintzan egin diren urratsak.
Lurdes Ansa Elhuyar Edizioetako arduradunak, berriz, hiztegiaren hiru formatuei buruz hitz egin zuen: liburua, CD-ROMa eta Interneteko bertsioa. Datu esanguratsu gisa nabarmendu zuen, gaur egun, hiztegiak sarean hileko 300.000 bisita dituela batez beste.
Itziar Nogeras Elhuyarreko zuzendari nagusiak gogorarazi zuen fundazioaren helburuetako bat «euskara garatzeko eta normalizatzeko tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea» dela. Bide horretan, hiztegigintzari berebiziko garrantzia eman dio urte hauetan guztietan. Datorren urtean ingelesa-euskara hiztegia argitaratuko dutela jakinarazi zuen.
|