GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-24
Iñigo Arregik eskulturara jauzi egin du lehen aldiz
Mutikoa zenetik du eskultura gustuko, eta bere ibilbidean lan asko egin baditu ere, oraingoan Gasteizko Felisa Navarro galerian (Zerkabarren Kalea 2) erakutsi dituenak oso bestelakoak dira. Burdinazko hamalau eskultura, bi margo eta lau grabatu egongo dira ikusgai abenduaren 5era arte.

GASTEIZ

«Egurrezko eskulturak egin izan ditut eta gero margotu egiten nituen ­esan du artistak­. Gero egurrezko eskulturatik grabatura pasatu nintzen. Hala ere, bai nire grabatuak bai margoak beti izan dira nahikoa eskultorikoak».

Iñigo Arregik egiten duen artea kontzeptu errealetik sortzen da, nahiz eta begi bistan figurazioa galtzen duela onartu. «Ez naiz artista abstraktua. Kontzeptu errealetik sortzen hasten naiz, nahiz eta obra prozesuan figurazioa galtzen joaten den». Azken bi urteetan eskultura lantzen ibili da batez ere, eta onartu duenez orain egiten ari den eskultura motak bere ibilbidean inflexio puntua ezarri du. «Batetik, lantzen ari naizen materiala korten burdina da. Akaso nire eskulturek kanpoan jarriak izateko bokazioa dutelako da ­azaldu du Arregik­. Bestetik, aldaketa nabaria da, lehen egurrezkoak egiten nituenean aurretik bakarrik margotzen nituelako, eta oraingoak, ordea, izaera tridimentsionala dutelako».

Hala eta guztiz ere, bere lanak berezko estiloa duela baieztatu du Iñigok berak. «Pinturan batez ere forma organikoak erabiltzen dira, eta eskulturan organikoak eta geometriakoak. Askotan margoetatik sortu izan ditut eskulturak, nire margoak ere eskultorikoak baitira». Gasteizen aurkeztu duen “Eskultura” izeneko erakusketarekin Iñigo Arregik margoa eta grabatuak egiten jarraituko badu ere, nabarmen utzi du garai berri honetan eskultura dela diziplina artistikoetatik gehien liluratzen duena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Artistas crean un disco para ayudar a los imputados en el macrosumario 18/98
Euskal Herria
Sanz rechaza un nexo con Lakua aunque lo apoyara la mayoría porque «lo exige ETA»
Euskal Herria
La autodeterminacion aguo la fiesta del juez
Mundua
Los gobiernos deben enfrentarse al DUP
Kirolak
Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak
Mundua
La capital iraquí padece la peor oleada de atentados desde 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss