GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-24
- Aizkora
O’Toole da euskaldunek finalean izango duten aurkaririk gogorrena
·Schombachler suitzarrak ere oso erreferentzia onak ditu, eta lan ona egingo duela uste da

DONOSTIA

Nazioarteko aizkolarien lehiaketako finala bihar jokatuko dute Azpeitiko kiroldegian, 17.00etan eta 23.00etan hasita. Euskal Herriko aizkolariez gain, Frantziako, Suitzako, Zeelanda Berriko, Australiako eta Kanadakoak ere izango dira.

Azpeitian bihar izango diren aizkolariak aurreko astean Lekunberrin eta Legution jokatutako finalerdietan txartela lortutakoak izango dira. Schombachler suitzarra eta Gehin frantziarra dira lehen aldiz arituko direnak, haiek zuzenean sailkatu baitziren finalera.

Finaleko egin beharrak eta aizkolariak honakoak izango dira arratsaldeko saioan: 45 ontzakoa erlojuz kontra moztuz hasiko dira, eta hor Schombachler (Suitza), Nazabal, Arrospide eta O’Toole (Australia) arituko dira. Gero, kana-erdikoa zutik moztu beharko dute, eta hor Gehin (Frantzia), Larretxea, Bischoff (Kanada) eta Coffey (Australia) arituko dira. Hirugarren lana 60 ontzakoa moztea izango da, eta hor Schombachler (Suitza), Nazabal, Arrospide eta O’Toole (Australia) neurtuko dira. Laugarren lanean, aizkolariek 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu izango da, eta hor, Gehin (Frantzia), Jordan (Zeelanda Berria), Rees (Australia) eta Coffey (Australia) neurtuko dira. Azkenaurreko lanean 45 ontzako bat zutik eta bestea etzanda moztu beharko dituzte, eta hor, Schombachler (Suitza), Nazabal, Arrospide eta O’Toole (Australia) neurtuko dira. Azkeneko lanean lau kana-erdiko moztu beharko dituzte, eta hor, Gehin (Frantzia), Larretxea, Etxebeste eta Olasagasti neurtuko dira.

Gauean ere aizkolariek lan bera egin beharko dute, eta honela arituko dira. Lehenengoan, Gehin (Frantzia), Larretxea, Senosiain I.a eta Coffey izango dira. Bigarrengoan, Schombachler (Suitza), Nazabal, Arrospide eta O’Toole (Australia). Hirugarrengoan, Gehin (Frantzia), Larretxea, Txapartegi eta Olasagasti. Laugarrengoan, Schombachler (Suitza), Nazabal, Arrospside eta O’Toole (Australia). Bosgarrengoan, Gehin (Frantzia), Larretxea, Barberena eta Coffey (Australia). Azkeneko lanean, berriz, Schombachler (Suitza), Nazabal, Arrospide eta O’Toole (Australia). Zortzi finalista dira, baina launako txandetan arituko direnez, saio bakoitzeko sailkapena egiteko bakoitzak egiten dituen denborak erabiliko dira, eta gero puntuak banatuko dira. Lehenak 8 jasoko ditu, eta azkenekoak bat. Tartekoak, dagokion postuaren arabera jasoko ditu. Aizkolariren batek lanen bat amaitu gabe utziko balu, saio horretan punturik gabe geratuko litzateke. Saio guztietako puntuak batu, eta gehien dituenak eramango du txapela.

Txapela lortzeko faboritoa Laurence O’Toole australiarra da. Orain arte oso indartsu ikusi dugu, eta proba gehienak oso egokiak ditu. Garbi dago final guztiak jokatzen dituzten aizkolariek dutela garaipena lortzeko aukera handiena; horiek bost aizkolari dira. O’Toole, Ghein, Schombachler, Arrospide eta Nazabal. Larretxea, berriz, bostetan arituko da. Beraz, normalena garailea hortik ateratzea da. Schombachler eta Gehin dira berriak, orain arte ez baitira aritu, baina haien inguruan erreferentzia onak daude. Halere, ezagutzen dituztenek suitzarra nabarmendu dute, lan ona egingo duelakoan.



Arrospidek omenaldia jasoko du

DONOSTIA

Anjel Arrospidek asteburu betea izango du. Larunbatean berandu arte aizkoran aritu beharko du, eta igandean omenaldia jasoko du bere herrian, Leaburun.

Arrospide orain Zumarragan bizi da, baina sortzez Leaburukoa da, eta bertako herritarrek ez daukate bazterrean uzteko.

Txapeldun handia izan da Arrospide, bai Euskal Herrian, baita Gipuzkoan ere. Lehiaketa ofizialetik at egon arren, torneoetan bikain ari da, eta nazioarteko aizkolarien lehiaketan final guztietan sartu da. Urrezko aizkoran ere beti finaletan edo haietatik oso gertu geratzen da.

Jaialdia goizean hamarrak inguruan hasiko da dianarekin batera, baina herri kirol jaialdia 11.30ean abiatuko da. Bertan Aimar Irigoien arituko da Paskualsoro harriarekin, eta aizkoran, nola ez, Arrospide bera ere izango da, oinbiko bat mozten. Gero, Esnaola anaiak, Gipuzkoako eta Euskal Herriko trontzalari txapeldunak, Azurmendiren aurka neurtuko dira kanako bat mozten. Lehenengoak trontzarekin arituko dira, eta bigarrena aizkorarekin. Amaiera herri bazkari batekin emango diote.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Artistas crean un disco para ayudar a los imputados en el macrosumario 18/98
Euskal Herria
Sanz rechaza un nexo con Lakua aunque lo apoyara la mayoría porque «lo exige ETA»
Euskal Herria
La autodeterminacion aguo la fiesta del juez
Mundua
Los gobiernos deben enfrentarse al DUP
Kirolak
Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak
Mundua
La capital iraquí padece la peor oleada de atentados desde 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss