GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-11-24
Patxi VILA | Lampre taldeko txirrindularia
«Konfiantzak fisikoak baino gehiago laguntzen du»

Aurten, Patxi Vila nafarra psikologia lantzen hasi da; Maria Zubia del Barriok gidatuta, hain zuzen ere. Izan ere, beratarrak inoiz izan dituen emaitza onenak eskuratu ditu. Neurri batean, burua entrenatzeak eragin handia izan du, eta egin duen lana azaldu digu.

­Noiz eta zergatik hasi zinen psikologia lantzen?

Amateur mailan, aurreneko harremanak izan nituen, baina hori alde batera utzi nuen. Egia esan, azken denboraldian hasi nintzen zorrotz. Nire ustez, muga ez nuen fisikoa, psikologikoa baizik. Urteetan besteen alde lan egin eta gero ikusi nuen banituela muga batzuk; psikologikoak, beharbada. Horrek nire etekinak murrizten zituen, eta hasi nintzen.

­Emaitzak agerian geratu dira.

Bai. 2006. urtean nire emaitza onenak lortu nituen. Ez dakit aurrerakuntza hori guztia psikologiari zor zaion, baina, neurri batean, eragin handia izan duela uste dut.

­Nola landu duzu burua errepidean aurrerakuntza izateko?

Batez ere, norberaren baliabideetan sinestea eta konfiantza izatea landu dugu. Hau da, kasu zehatzetan eta tentsiozko uneetan aurre egitea eta beste jarrera bat izatea. Ezbairik gabe, ondokoek ere asko sufritzen dute momentu garrantzitsuetan. Egoera deseroso horietan konfiantza izateak fisikoak baino abantaila handiagoak ditu.

­Ezinbestekoa al da lehiaketatik at lan egitea?

Bai, bai. Horregatik, nik bakarrik entrenatu nahiago dut, lan psikologikoa lantzeko. Pasadizo bat kontatuko dizut. Giroa baino lehen, sei orduko entrenamendua nuen errepidean, eta bost mendate gainditu behar nituen. Orain arte, mendate bat hamabost minutuz igotzea zen niretzat. Hori kontuan hartuta, Jaizkibelera abiatu nintzen azken igoera egiteko. Nire asmoa zen hamabost minutu horiek egitea eta etxera itzultzea. Epe hori gaindituta hankako mina eta nekea nabaritzen hasi nintzen, baina neure buruari gehiago exijitu nion. Inoiz egin dudan denborarik onena erdietsi nuen.

­Beraz, psikologia lantzea gomendatzen al duzu?

Agian, beste txirrindulariek gabezia desberdinak izango dituzte, eta entrenamendua hobetu beharko dute.

­Diziplina bat izango duzu.

Bai. Grabazio batzuk ditut eta lasterketen ondoren ordu erdiko saioak egiten ditut entzuten, eta dezente laguntzen dit.

­Lehen, Jaizkibeleko adibidea aipatu duzu, baina lehian halakorik bizi izan al duzu?

Paris-Nizan irabazi nuen egunean. Landisekin batera ihes egin nuen. Orain bi urte ziur asko gelditu izango nintzen, hura ni baino indartsuagoa zelako igotzen, baina momentu horretan aurrera egin behar nuen, eta barruko indarra atera. Une hori gaindituta, garaipena nirea zela ulertu nuen.

­Hortaz, psikologia landuko duzu hurrengo denboraldietan.

Lasaitasuna beharrezkoa da txirrindularitzan. Hainbat egoerari aurre egiteko prest azaldu behar dugu. Adibidez, Euskal Herriko Itzulian lider heltzea azken erlojupekora. Horri aurre egiteko prest egotea, baita egoera gaiztoetan. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Artistas crean un disco para ayudar a los imputados en el macrosumario 18/98
Euskal Herria
Sanz rechaza un nexo con Lakua aunque lo apoyara la mayoría porque «lo exige ETA»
Euskal Herria
La autodeterminacion aguo la fiesta del juez
Mundua
Los gobiernos deben enfrentarse al DUP
Kirolak
Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak
Mundua
La capital iraquí padece la peor oleada de atentados desde 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss