GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-24
Diaspora prozesuaren alde lan egiteko prest dagoela adierazi du Udalbiltzak
Diaspora Euskal Herrian ireki den prozesuaren alde lan egiteko prest dagoela adierazi du Udalbiltzak, bai eta epe laburrean prozesua bera bultzatzeko Argentinan hainbat ekimen egingo dituztela ere. Euskal Herriaren aldarrikapenak nazioartean barrena ezagutarazteko konpromisoa berretsi du Euskal Herriko instituzioak.

IRUN

Nazioartean barrena dagoen diaspora Euskal Herrian ireki den prozesuaren alde lan egiteko prest dagoela adierazi du Udalbiltzak, eta epe motzean Argentinako euskal diasporak prozesuari bultzada emateko xedeaz hainbat ekimen abiatuko dituztela jakinarazi du.

Azken hilabeteetan Euskal Herriko instituzioak nazioartean egindako lana aurkezteko helburuarekin, prentsaurrekoa egin zuen Irunen. Bertan, EuskalHerriko gatazkaren konponbidea Euskal Herrian bertan dagoela adierazi eta nazioarteko komunitatearen ekarpena ezinbestekotzat jo du. Bide horretan, Friendship-a sortzea edota euskal diasporak bai Idahon baita Txileko Senatuan ere egindako adierazpenak ekarri zituzten gogora.

Udalbiltza azken hilabetean Uruguain eta Argentinan barrena ibili da, eta bertan, hainbat instantziatako kideekin izandako harreman politikoetan Euskal Herriko egoera politikoak jakin-min handia sortzen duela ikusi du Udalbiltzak. EHNAren auziari dagokionez, «naziotasun eskubidearen gauzatzea» ikusten dela adierazi du Peio Gaskon Udalbiltzako kideak. EHNA bideratuta egindako ekarpen indibidualaren bidez, erabakitzeko eskubidearen jarrera kolektiboa sendotzen doala argudiatu du.

Euskal Herriaren aldarrikapenak nazioarteko hainbat esparrutan ezagutarazten jarraitzeko konpromisoa berretsi du Euskal Herriko instituzioak.

Beste alde batetik, nazioarteko eragile eta pertsonei prozesu politikoa sustatzeko deialdia egin die Udalbiltzak. Bide horretan, nazioarteko eskubideen inguruko itunetan bildu izan diren eskubideak Euskal Herrian aitortu eta bermatu daitezen babestuz lan egiteko deialdia egin du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Artistas crean un disco para ayudar a los imputados en el macrosumario 18/98
Euskal Herria
Sanz rechaza un nexo con Lakua aunque lo apoyara la mayoría porque «lo exige ETA»
Euskal Herria
La autodeterminacion aguo la fiesta del juez
Mundua
Los gobiernos deben enfrentarse al DUP
Kirolak
Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak
Mundua
La capital iraquí padece la peor oleada de atentados desde 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss