GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-24
Auzitegi Nazionalaren gaineko jarrera argitzeko eskatuko diote Lakuari

GASTEIZ

Ezker Abertzaleak Auzitegi Nazionalaren gainean zer estrategia duen galdetuko dio Lakuako Gobernuari. Horren harira, Ibarretxeri zera galdetuko dio: «Nola liteke bere gobernuak egunero euskal herritarren informeak bidaltzea Auzitegi Nazionalari, eta, bestalde, auzitegi hori desager dadila eskatzea?». Ezker Abertzaleak hainbat eredu jarriko ditu egoera hori adierazteko. Adibide horien artean daude, besteak beste, Bilboko Alde Zaharrean izandako istiluak Auzitegi Nazionalera bidaltzeko Azkunak egindako eskaera eta Martxoak 3ko bi biktimari emandako tratua. «Gainera, Izaskun Bilbaoren botoari esker tortura eta Auzitegi Nazionalaren kontrako ez legezko proposamena ez zen azkar tramitatu».

«Izan ere, adibide horiek argi erakusten dute Gasteizko Gobernuak Auzitegi Nazionalaren inguruan gauza bat esan baina gero beste bat egiten duela». Beraz, «Ibarretxeren Gobernuak eta hura sostengatzen duten alderdiek dituzten kontraesan argiak» agerian utzi nahi ditu talde abertzaleak. Gainera, talde parlamentarioak zera uste du: «Alde batetik, Balza harro ageri da Auzitegi Nazionalarekin duen kolaborazio estuarekin, eta, bestetik, Lakuak epaileekin jarrera beligerantea adierazten du. Azkenik, EAJk Auzitegi Nazionala desager dadila eskatu du».

Ezker Abertzaleak iragarri du EAJren eta Gobernuaren lana «ekintzen ikuspuntutik» aztertuko duela: «Ekintza horiek adierazgarriak dira. Biek Auzitegi Nazionalarekin kolaboratzen dute ezker abertzalea kriminalizatzeko».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Artistas crean un disco para ayudar a los imputados en el macrosumario 18/98
Euskal Herria
Sanz rechaza un nexo con Lakua aunque lo apoyara la mayoría porque «lo exige ETA»
Euskal Herria
La autodeterminacion aguo la fiesta del juez
Mundua
Los gobiernos deben enfrentarse al DUP
Kirolak
Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak
Mundua
La capital iraquí padece la peor oleada de atentados desde 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss