GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-24
18/98 auziaren aurka Bergaran eta Bermeon

BILBO

Urtebete da 18/98 makrosumarioaren epaiketa hasi zela. Hori dela-eta, mobilizazioetara deitu dute hainbat herritan. Gauzak horrela, astebururako hainbat salaketa ekintza iragarrita daude. Besteak beste, autoinkulpazio ekimena eta manifestazioa egingo dituzte Bermeon eta Bergaran.

Azken asteotan egiten ari diren autoinkulpazio kanpaina Bermeora helduko da asteburu honetan. Bizkaiko herriko 18/98+ Lan Taldeak zera salatu nahi izan du: «Epaiketa hasi zenetik urtea bete da, eta behin eta berriro akusazioen oinarri falta eta prozesuaren irregulartasunak agerian geratu diren arren, epaiketak bere horretan jarraitzen du». Horretarako «J’acusse eta nik ere bai» lelopean Bermeoko herritarrek autoinkulpatzeko deia egin diete guztiei.

Manifestazioa Bergaran

Emile Zola idazle frantziarrak 1898an L’Autore egunkarian argitara emandako gutunean esandakoak hartu dituzte oinarri, eta batik bat honako esaldia nabarmendu dute: «Nire egitekoa da, ez dut konplize izan nahi». Esan bezala, ekimena larunbatean egingo dute, 13.00etan Bizkaiko kostako herriko San Migueleko eskaileretan.

Bestalde, larunbaterako ere Bergaran manifestaziora deitu dute makroprozesua salatzeko. 18/98 makroepaiketaren kontrako mobilizazio horrek 19.30ean izango du hasiera Debagoieneko herrian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Artistas crean un disco para ayudar a los imputados en el macrosumario 18/98
Euskal Herria
Sanz rechaza un nexo con Lakua aunque lo apoyara la mayoría porque «lo exige ETA»
Euskal Herria
La autodeterminacion aguo la fiesta del juez
Mundua
Los gobiernos deben enfrentarse al DUP
Kirolak
Gaurko jaialdian ere nahiko lituzke Beotibarrek atzoko ikusle eta txaloak
Mundua
La capital iraquí padece la peor oleada de atentados desde 2003
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss