URRUŅA
Herritarrak taldeak Urruņako Udal Hirigintza Plana (PLU) zenbait hautetsiren eta etxebizitza-sustatzaileren zerbitzura dagoela salatu du. Etxea eta lurrak dituzten biztanleek beren eremuetan familiarentzako etxeak egiteko aukerarik ez dute, eta zenbait politikarik eta etxebizitza-sustatzailek etxe-multzo handiak egin ditzaketela salatu zuten. Aldi berean, etxebizitza sozialen kopurua irrigarria dela ere jauki zuten. Epe laburrean egin behar dituzten 300 etxebizitza ingurutik zazpi besterik ez dira etxebizitza sozialak izanen. Abian diren auzuneetan, Berrueta ondoan dagoen Xumendin dago aurrez ikusia etxebizitza sozialak eraikitzea.
Herriko Etxeak Urruņak 10.000 biztanle baino gehiago izango ez zituela adierazi bazuen ere, Udal Hirigintza Planean 12.000 biztanle izango dituela aurrez ikusten da.
Urruņako biztanleria emendatzen ari da, eta gizarte kohesioa atxikitzeko beharrezkoak diren azpiegiturak egiteko inongo egitasmorik ez dagoela nabarmendu zuen prentsaurrekoan Herritarrak taldeak. Saneamendu egituren eraikuntzak ere herritarren kopuruarekin bat egiten ez duela jakinarazi zuten; izan ere, 2005. urtetik araztegi bat egiteko asmoa ez dute gauzatu.