Uholdeak saihesteko urtegi baten egitasmoa Senperen
SENPERE
Luberria urtegia egiteko bidean hainbat zailtasun atzeman ditu Senpereko Herriko Etxeak. Babestua dagoen kakalardo mota berezi bat bizi da urtegia egin nahi duten tokian. Herriko Etxeak euria egiten duenean uholdeak saihesteko urtegia nahitaezkotzat jotzen du.
Ipar Euskal Herriko abokatuek greba deialdia egin dute
BAIONA.
Astebeteko grebaren ondoren, Baionako abokatuek Jurisdikzio Laguntzaren bitartez lortzen duten diru emaria %8 emendatzea besterik ez dutela lortu ikusi dute. Horregatik, greba egiten jarraitzea erabaki dute biltzar nagusian.
|