GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-12-09
Floren Aoiz - Idazlea
Expektatibak?

Behin baino gehiagotan idatzi dut laborategiko optimismoaz, hau da, propaganda politikoan sartzen den keinu kalkulatuaz. PSOEk etengabe erabili du taktika hau bere estrategia edertzeko eta prozesuaren inguruan Euskal Herrian eta Espainian piztu diren ilusioak politikoki erabiltzeko. Hasieran ematen zuen entsaladaren osagaietarik bat izanen zela hau. Orain badakigu osagai nagusia dela, ia bakarra: Gobernuak ez du urratsik egin; hobeki esanda, errepresio neurriak gogortu ditu, eta egin duen bakarra propagan-da da, optimismoa kudeatzea. Kea, laburbilduta, errealitate gordina ezkutatze- ko kea.

Gauzak horrela, expektatibak aipatzea, Zapaterok egin duen bezala, euskal jendarteari iseka egitea da. Iraingarria da mantendu nahi duten iruzurra. Norbaitek baldin badaki expektatibak itzaltzen ari direla, horixe da espainiar Gobernua, berak ­EAJren laguntzaz, egia esan­ itzali dituelako. ETArekiko bidea oztopoz bete du, eta alderdien arteko elkarrizketak blokeatu ditu erabakitzeko ahalmena ukatzen digun gaur egungo markoaren inposaketa defendatzeko obsesioaz. PSOEk ez du emandako hitza bete, ederki daki ezinezkoa dela prozesuak baldintza hauetan aurrera egitea, ongi aski daki zer egin behar duen egoera hau gainditzeko, eta ez du egiten. Zertara dator, beraz, expektatibak aipatzea? Are makurrago, nola hitz egin daiteke expektatibez Alderdien Legea goraipatzen den une berean?

Rodriguez Zapaterori sinesgarritasuna agortzen ari zaio. Automobil baten erregai depositoa balitz, gorriz dagoela esanen genuke. Erreserban dago, ondorioz. Eta ez da ataka honetatik aterako hitz hutsak haizera zabalduz. Oraingoan kea ez da aski izanen, ez bederen Euskal Herriari begira. Zalantza, tamalez, horretan dago: non kokatzen du PSOEk lehentasuna, Euskal Herriaren eskubideen aitortzan oinarritutako konponbide politikoan ala errepresioaren eta itxikeriaren arabera PPrekiko sintonia berreskurapenean?

PSOEk eta EAJk batera daramaten estrategian oso inportantea da informazioaren kudeaketa. Toxikazioa barne. EAJri egokitu zaio ezker abertzalea maximalistatzat jotzea. Esan dute, eta esanen dute, prozesua bideratuta zegoelarik ezker abertzaleak blokeatu duela «gehiegi» eskatuz. Euskaldun guzion erabakitzeko eskubidea defendatzea gehiegizkoa? Hori gehiegizkoa baldin bada, non daude expektatibak? -


Floren Aoiz - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Arazo ugari haize bolada indartsuek eraginda
Euskal Herria
Zapalduen olerkiak aldarrikatzen
Kultura
Liburua bidaia denean
Jendartea
Miles de personas vuelven a mostrar su rechazo al TAV, esta vez en Durango
Mundua
Denuncian la muerte de 32 civiles en un bombardeo de EEUU en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss