GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-12-09
LABek nabarmendu du hauteskundeetan gehien hazi dena dela

GASTEIZ

Irailean hasi zen hauteskunde prozesu trinkoan gehien igo den sindikatua dela nabarmendu du LABek, abenduaren 1a arte lortutako emaitzak aztertu ondoren.

Izan ere, sindikatu abertzaleak azaldu zuenez, Nafarroan prozesu trinko hori datorren urtarrilean hasiko da eta, horregatik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak erabili ditu.

LAB gehien Gipuzkoan eta Bizkaian hazi zen, eta Araban igoera arinagoa izan da. Bestalde, Bizkaian LABek UGTrekin 150 ordezkariren aldea baino ez duela adierazi zuen. «Joera hau abenduan eta urtarrilean are nabermanegoa izango da», adierazi zuen sindikatuak.

LABen datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, duela lau urte ELAk ordezkarien %40,42 zituen; joan den irailean hauteskundeak hasi zirenean, %40,70; eta orain, %40,08. LABek, berriz, %15,86 zituen duela lau urte; %16,15, irailean; eta %16,68, gaur egun. CCOOk %18,55 zituen duela lau urte; %19,86 hauteskundeak hasi zirenean eta %20,06 igo da orain. UGTk, %15,13 zituen 2002an; %13,69, irailean; eta %13,49 du orain. Azkenik, ESK-k %1,74 zuen duela lau urte; %1,57, irailean; eta %1,54 abenduaren hasieran.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Arazo ugari haize bolada indartsuek eraginda
Euskal Herria
Zapalduen olerkiak aldarrikatzen
Kultura
Liburua bidaia denean
Jendartea
Miles de personas vuelven a mostrar su rechazo al TAV, esta vez en Durango
Mundua
Denuncian la muerte de 32 civiles en un bombardeo de EEUU en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss