GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-10
Azalaren azpiko sentipenak agertu ditu Eukene Lizeagak
Kalean dago «Azalaren azpitik» Eukene Lizeagaren olerki bilduma. Inguruko errealitate sozial eta politikoa eta natura azaltzen ditu idazle donostiarrak bere hirugarren lanean. «Normaltzat hartzen ditugulako kasurik egiten ez diegun gauzak nabarmentzea dut gustuko», adierazi du olerkariak. Liburua Bilboko Beta argitaletxeak kaleratu du.

DONOSTIA

Eukene Lizeaga (1952) donostiarra «berandu» hasi zen poesia idazten. «Berrogeita hamar urte betetzear nengoela interesa piztu zitzaidan», adierazi du. Orduz gero, hiru olerki liburu argitaratu ditu. Azkena “Azalaren azpitik” euskarazko bilduma izan da, Beta Bilboko argitaletxeak kaleratu duena.

«Gauzak aldatzen ez direla dirudien arren, denbora igarotzen denean mugitu direla ikus dezakegu. Dialektika hori islatzen dut liburuan», esan du. Barruko sentipenei baino inguruko errealitatearekin loturiko ja- zoerei erreparatzen die Lizeagak. «Barruko sentimenduak azaleratzeko zailtasunak izaten ditugu Euskal Herrian. Horregatik, sentimenduok gordinik adierazi beharrean, zeharka, ezkerreko eskuekin egiten dut». Errealitate sozial eta politikoa, eta batez ere natura, bere «ingurunea», izaten ditu olerki gai nagusiak. «Normalean kasu egiten ez diegun xehetasunak nabarmentzea dut gustuko. Batzuetan normaltzat hartzen ditugun gauza horiek bereziak direla nabarmentzea».

Lizeagak gaztelaniaz idatzi zuen bere lehenengo liburua, “Poesía vital”. 2004. urtea zen eta Kuban zegoen orduan. «Ordura arte ez nintzen bereziki olerkizalea», aitortu du. Euskal Herrira etorrita, euskara erabiltzen hasi zen. Emaitza “Tamarindoen epelean” izan zen. «Nire inspirazio iturri nagusia tamarindoak izan ziren. Donostiako tamarindoek sinbologia oso berezia dute. Hernaniko Epele bailara, nire aitaren jaioterria ere islatu dut», argitu du.

Lan kolektiboetan ere parte hartu du, eta itzulpenik ere egin du. “Manifiesto universal de poetas del mundo” euskaratu zuen 2005ean. Bere azken itzulpena Andre Krutxaga olerkari salvadortarraren “Data ga- beko iluntasuna” da. Poesiarekin batera, magneto-terapista lanetan dihardu.

Bere laugarren lana, “Aprendiz de libertad” gaztelaniazko poema liburua, Peruko argitaletxe batek kaleratuko du laster.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Detenidos dos presuntos militantes de ETA en una redada conjunta en Azkaine
Euskal Herria
El lehendakari oficializa la convocatoria del sábado «por la paz y el diálogo»
Mundua
EEUU interviene directamente atacando objetivos islamistas en el sur de Somalia
Kirolak
Desconfianza en la suerte de apuntillar
Kirolak
Roberto Laiseka pone punto final a su carrera
Euskal Herria
ETA se reafirma en los objetivos recogidos en la declaración del 22 de marzo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss