GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-10
Sagastizabal izango da Artiumeko lehen ekitaldian
· Francesc Torres artistaren lan bati helduta, 20.00etan egingo du hitzaldia

Joxean Sagastizabal idazleak egingo du gaur Gasteizko Artium Museoko «Arterako hitzak» programaren 2007ko lehen saioa, Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak bere bildumako lanak literaturaren ikuspuntutik beste begirada batez aurkezteko idazleei egiten dien gonbidapenaren harira.

GASTEIZ

Gasteizko museokoek jakinarazi bezala, programa honetan parte hartzen duen idazle bakoitzak Artiumen katalogoko lan bat aukeratu eta hortik abiatuta prestatzen du hitzaldia. Eta Sagastizabalek Francesc Torres katalanaren “Occident” hautatu du.

Joxean Sagastizabalek (Eibar, 1956) 1983an kaleratu zuen bere lehenbiziko liburua, “Jolasean” izenburupean, baina “Kutsidazu bidea, Ixabel” eleberriak egin zuen ospetsu euskal irakurleen artean, antzerkira ezezik zinemara ere eraman dutena dagoeneko. Harrezkero, beste zenbait lan argitaratu ondoren, “Nomadak kantari doaz” kasu, Sagastizabalek bere lehen nobela arrakastatsuaren gaiari heldu dio berriz eta “Kutsidazu berriz, Ixabel” 2006an plazaratu du.

“Arterako hitzak” programan parte hartzeko, idazleak Francesc Torres katalanaren “Occident” lana hautatu du, eta hortik abiatuta emango du hitzaldia literaturaren eta komikien inguruan.

“Occident” 1991n egin zuen Bartzelonako artistak eta normalean elkarrekin egoten ez diren eguneroko objektuak lotzen ditu eta esanahi berri bat ematen die: kutxa-izozkailu bat eta komiki bilduma bat.

Torres New Yorken bizi da 1974tik, eta hainbat museotan erakutsi izan ditu bere lanak, Madrilgo Reina Sofian, Guggenheim Bilbao Museoan zein Artiumen, besteak beste.

Bestalde, “Arterako hitzak” egitasmoaren barruan Angeles Caso idazle asturiarrak ere hitzaldia egingo du otsailean. Museoko programa originalak UnaiElorriaga euskal idazlea ere gonbidatu du euskaraz beste hitzaldi bat eman dezan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Detenidos dos presuntos militantes de ETA en una redada conjunta en Azkaine
Euskal Herria
El lehendakari oficializa la convocatoria del sábado «por la paz y el diálogo»
Mundua
EEUU interviene directamente atacando objetivos islamistas en el sur de Somalia
Kirolak
Desconfianza en la suerte de apuntillar
Kirolak
Roberto Laiseka pone punto final a su carrera
Euskal Herria
ETA se reafirma en los objetivos recogidos en la declaración del 22 de marzo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss