GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-10
«Herritarren ahotsa» jasoko du NaBaik bere II. Biltzarrean
Datorren larunbatean egingo du Nafarroa Bai koalizioak bere bigarren biltzarra. Berezia izango da, ordea, «herritar orok» izango baitu bertan bere «behar eta desioak» azaltzeko aukera. Horrela, koalizioak «herritarren ahotsaz» eraiki nahi du datorren maiatzean burutuko diren hauteskundeetarako aurkeztuko duen programa.

IRUÑEA

Datorren larunbatean egingo du Nafarroa Baik bere bigarren biltzarra. Iaz Burlatan egindakoari jarraiki, aurtengoa Iruñean izango da, Baluarteko Ciudadela aretoan, 10.30etik aurrera. Iazkoa ez bezala, aurtengoa irekia izango da, «parte hartu nahi duen orok» izango du bertan hitza hartzeko aukera, Iruñeko alkategai Uxue Barkosek azaldu zuenez.

Honelaxe zehaztu zuen Barkosek biltzarrarekin koalizioak bilatzen duena: «Nafarroako Gobernurako eta udaletarako hauteskundeak prestatzea herritarren ahotsean eta helburuetan adostuta». Berritasuna ez dakar, Barkosen ustez, galdeketak berak, hori «aldaketa garrantzitsu» baten aurrean erabiltzeak baizik.

«Agertokiaren aldaketa»

Izan ere, Barkosen arabera, aldaketa baten beharra dago, eta hori lortzeko beren helburua zein den adierazten du biltzarreko goiburuak: «Nafarroak hasiko du aldaketa».

Abenduaren 30eko atentatuaren ondotik egoera nabarmen aldatu dela ere onartu zuen Iruñeko alkategaiak, baina orain, «agertoki berri» honetan, biltzar irekiak «indar eta zentzu are handiagoa» dituela aldarrikatu zuen.

Asanblada 10.30ean hasiko da Baluarteko Ciudadela aretoan. Bixente Serrano Izkok eta Maria Solanak gidatuko dute saioa, eta jarraian, Nafarroa Bai osatzen duten alderdi eta norbanakoek hartuko dute txanda. Hala ere, tarterik handiena bertaratutakoek plazaratuko dituzten ideia, asmo, helburu eta beharrek hartuko dutela ziurtatu zuen Barkosek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Detenidos dos presuntos militantes de ETA en una redada conjunta en Azkaine
Euskal Herria
El lehendakari oficializa la convocatoria del sábado «por la paz y el diálogo»
Mundua
EEUU interviene directamente atacando objetivos islamistas en el sur de Somalia
Kirolak
Desconfianza en la suerte de apuntillar
Kirolak
Roberto Laiseka pone punto final a su carrera
Euskal Herria
ETA se reafirma en los objetivos recogidos en la declaración del 22 de marzo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss