GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2007-01-10
Matxinoen aurkakooperazioa egin dute Estatu Batuetako eta Irakeko soldaduek
Matxino suniten aurkako operazioa egin zuten atzo Bagdaden Irakeko Gobernuaren agindupean dauden soldaduek Estatu Batuetakoen laguntzarekin. Matxinoek indar okupatzaileen kontra egiten dituzten erasoak ekiditea zen operazio horren helburua, Estatu Batuetako Armadak adierazpen batean azaldu zuenez.

BAGDAD

Estatu Batuetakoeta Irakeko gobernuen agindupean dauden soldaduek «operazio batu» bat egin zuten atzo Bagdadeko erdiguneko auzo batean matxino suniten aurka, AEBetako Armadak adierazpen batean azaldu zuenez.

«Irakeko Armadaketa koalizioaren indarrek operazio bati ekin diote gaur [atzo] goizean Talil plazan», esaten du adierazpenak. Plaza hori Tigris ibaiaren eskuineko ertzeko Haifa Alaoui auzo sunitan dago.

Lekukoek France Presse agentziari azaldu ziotenez, inguru horretan arma automatikoen tiro hotsak eta bonbak entzun ziren goizean goizetik.

Estatu Batuetako soldaduen laguntzarekin, Irakeko militarrek «Haifa kaleko iparraldearen kontrola berreskuratzeko eta matxinoen kontra aritzeko» operazioak egin zituzten.

Auzohorretanindar okupatzaileen aurka egiten diren erasoak antolatzen dituztela azaldu zuen Estatu Batuetako Armadakoeledun Scott Bleichwehl lotinant koronelak. «Zona berde»tik ozta-ozta bi kilometrora dago Haifa.

Miaketak etxez etxe

Horiek hala, etxe ugari miatu zuten eta ateak bota zituzten. Gainera, hiru lagun atxilotu zituzten atzo, eta beste hamaika astelehen gauean Haifa auzoan bertan. «Terrorista horietatik zazpik Siriako pasaportea zuten», nabarmendu zuen Bleichwehl-ek.

Bestalde, Janan Jabero izeneko Unicefeko enplegatu bat tiroz hil zuten astelehenean, atzo NEBko erakunde horretako eledun batek Genevan jakinarazi zuenez.

Jabero, 52 urteko ingeniaria, Bagdaden barrena autoagidatzen zebilela tirokatu zuten. «Ez dakigu nork eta zergatik hil zuten», esan zuen Damien Personnaz Unicefeko eledunak.

Horrako hori Bagdaden hiltzen duten Unicefeko bigarren enplegatua da 2003ko inbasioaz geroztik. Urte horretan bertan kanadar bat hil zen NEBren egoitzaren aurka egin zuten erasoan. Orotara, 22 pertsona zendu ziren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Detenidos dos presuntos militantes de ETA en una redada conjunta en Azkaine
Euskal Herria
El lehendakari oficializa la convocatoria del sábado «por la paz y el diálogo»
Mundua
EEUU interviene directamente atacando objetivos islamistas en el sur de Somalia
Kirolak
Desconfianza en la suerte de apuntillar
Kirolak
Roberto Laiseka pone punto final a su carrera
Euskal Herria
ETA se reafirma en los objetivos recogidos en la declaración del 22 de marzo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss