GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-10
EHBEk Hezkuntza plazara aterako du Altsasuko III. Nazio Mintegietan
EHBEk III. Nazio Mintegiak egingo ditu heldu den larunbatean Altsasun. Bertan, aurrerantzean izango dituen erronkak zehaztuko dituzte, eta eztabaida lantegietan hezkuntza alorreko «esparru garrantzitsuen gainean» eztabaidatuko dute. Era berean, erakundeak bosgarren urteurrena ospatuko du.

DONOSTIA

Euskal Herriak bere Eskolak (EHBEk) Altsasun egingo ditu III. Nazio Mintegiak heldu den larunbatean, eta bertan, azken hilabeteetan egindako lanaren fruitua plazaratuko dute. Izan ere, urriaren erdiaz geroztik, herriz herri, unibertsitatez unibertsitate eta hainbat hezkuntza eragilerekin Hezkuntza Plazara! ekimena abian da.

Eztabaidetan, hezkuntza arloan dauden beharren eta erronken gaineko iritzia eta ekarpenak batzen joan dira. «Horiek oinarri hartuta zehaztu ditugu EHBEren erronkak», adierazi zuten.

Izan ere, Lanbide Eskolan egingo dituzten ekimenen ataletako bat EHBEren aurrera begirako erronketan adostea eta horiek aurkeztea izango da. Taldeak jakinarazi zuenez, hiru norabidetan gertatuko dira aldaketak: «Batetik, EHBEren lehentasunezko aldarrikapenak biltzen dituen taula berritua aurkeztuko dugu, proposamen berrituekin; bestetik, antolaketaren gaineko urrats berriak aurkeztuko ditugu; eta, azkenik, hezkuntza sistema nazionalaren bidean sartzen ditugun hiru ebazpen aurkeztuko ditugu: Hezkuntza Sistema Nazional hezitzaileari dagokiona, eredu pedagogiko euskaldunari dagokiona eta hezkuntza sistem nazional publiko eta herritarrari dagokiona».

Aurretik, ordea, azken urte eta hilabeteetan «garrantzi berezia» hartu duten hainbat hezkuntzako gai esparruren gaineko eztabaida egingo dute hainbat lantegitan.

Ospakizunerako aukera

Era berean, EHBEk aukera baliatuko du, aurreratuta baldin bada ere, bosgarren urteurrena ospatzeko. Taldeak martxoaren 23an egingo ditu bost urte, eta ospakizunetarako tartea zabalduko dute, egun osoko egitarau baten bitartez. Ekitaldi nagusia Lanbide Eskolaren egoitzan izango da. «Bertan, besteren artean, dantzarien saioak, mintzaldiak, erakundearen bost urteetako ibilbidearen berri ematen duen bideo emanaldia eta Maider Ansa abeslariak propio egin duen kantuaren emanaldia izango dira aukeran. Gero, herriko kaleetan zehar kalejira bat egingo dute, trikitilariekin eta Altsasuko pertsonaia ezagun Momotxorroekin. 14.30ean, berriz, bertso bazkari bat egingo dute. Bertan izango dira Sustrai Colina eta Jexux Mari Irazu. Mintegietan parte hartu nahi duen orok aurretik eman behr du izena ehbeeus kaleskola.org helbidean, baita egunean bertan mintegiak egingo dituzten lekuan bertan ere.



Hainbat esparruren gaineko panoramika eztabaida-taldeetan

DONOSTIA

Eztabaida lantegietan «azken urte eta hilabeteetan garrantzi berezia hartu duten hezkuntza esparruak» hizpide hartuko dituztela jakinarazi zuten EHBEko kideek. «Helburua alorron gaineko panoramika orokorra ateratzea eta dauden premiak aztertzea da», azaldu zuten. Lantegi bakoitzean adituek parte hartuko dute, eta azaletik bada ere, lantegien nondik norakoen berri eman zuten:

Pedagogia lantegia: Euskal Herriko hezkuntza sisteman eta Hezkuntza Sistema Nazionalaren norabidean abian jarriko diren egitasmoak aplikatzeko eredu pedagogikoaren lehen oinarriak jartzen saiatuko dira eztabaida taldean.

Hezkuntza eta etorkinen lantegia: Euskal Herrira Europako eta munduko gero eta etorkin gehiago etortzen dela esatearekin batera, horien eskolatzea erronka bilakatu dela gogorarazi zuten. Horiek hala, jorratu beharreko gaia dela iritzi diote. Eztabaida taldearen xedea gai honen inguruko kezka guztiei, ahal den neurrian, erantzutea eta aurrera begira EHBEk etorkinen eskubideak errespetatzeko izan beharreko diskurtsoa zehaztea izango da.

Herritartasun publikotasun lantegia: Euskal Herriko hezkuntza esparruan gai korapilatsua dela gogorarazi zuten EHBEko kideek, besteren artean, publikotasunaren gainean inposatutako hainbat legek «zatiketa eta eztabaida» sortu dutelako. «EHBEk Hezkuntza Sistema Nazionala Euskal Herriaren arabera eta hezkuntza eskubideen arabera eraiki behar dela uste du eta, hori dela-eta jarri dugu eztabaidako bidea». Nazio Garapen Biltzarrak plazaratutako Euskal Publikotasunaren kontzeptu berriaren gainean eztabaidatuko dutela jakinarazi zuten. Horretaz gain, lantegi honetan hezkuntzan hartzen diren erabakietan hezkuntza komunitatearen eta herritarren parte-hartzea nola bideratu jorratuko dute.

Bolognia prozesuaren gaineko lantegia: Bolognia prozesua bera kanpotik etorritako proiektua izanik, oinarrizko jotzen da Euskal Herriko hezkuntza komunitateak eta, batez ere, unibertsitate komunita- teak erabakitzea zein unibertsitate eredu behar den, EHBEren esanetan. «Guk geuk definitu behar dugu ea nola erantzun behar diegun unibertsitateak dituen erronkei», esan zuten.

Hezkidetza lantegia: Emakumeek hezkuntza sisteman izan duten papera aztertuko dute eztabaida lantegi honetan. Era berean, zer-nolako hezkuntza sistema parekidea behar den eztabaidatuko dute, eta gaur egungo hezkuntza sisteman gertatzen diren eskubide urraketen gainean ere jardungo dute lantegi honetako parte-hartzaileek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Detenidos dos presuntos militantes de ETA en una redada conjunta en Azkaine
Euskal Herria
El lehendakari oficializa la convocatoria del sábado «por la paz y el diálogo»
Mundua
EEUU interviene directamente atacando objetivos islamistas en el sur de Somalia
Kirolak
Desconfianza en la suerte de apuntillar
Kirolak
Roberto Laiseka pone punto final a su carrera
Euskal Herria
ETA se reafirma en los objetivos recogidos en la declaración del 22 de marzo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss