Bi langileren heriotza salatu dute Tuteran
TUTERA
«Lan istripuak, aski da. Erantzuleak: patronala eta Administrazioa» lelopean, 35 lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Tuteran, joan den ostegunean lanera zihoazen bi langileen heriotza salatzeko.
ELA, LAB, ESK, CGT eta EILAS sindikatuek deituriko protesta horrek lan istripuen tasa salatzeaz gain, (129 langile hil ziren iaz), Construcciones Sesma y Liñán enpresako hildako beharginen senide eta lankideei elkartasuna adieraztea zuen helburu. Sindikatuetako ordezkariek heriotza bi horien baldintzak izan zituzten gogoan. «Argi dago lan istripu bat izan dela, ordu horretan laneko bidean zeudelako, eta langile guztiek etxera salbu ailegatzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi izan dugu», azaldu zioten GARAri.
Bestalde, Añorgako Cementos Rezolaren aurrean elkarretaratzea izango da gaur 12.15ean, hilaren 4an Juan Manuel Gutierrez langilea hil zela salatzeko.
|