GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2007-01-10
- Euroliga
Lehen postua ziurtatzeko oztoporik latzena
·Tau Baskoniak Efes Pilsen-en kantxa zailean jokatuko du; Vidal besterik ez da falta izango

GASTEIZ

Euroligako Top 16rako txartela matematikoki ziurtatuta, multzoko lehen postua ziurtatzea da oraintxe Baskoniaren xedea. Lan horretan, lehen fasean geratzen zaion oztoporik latzena gainditu beharko du Perasovic-en taldeak Istanbulgo Abdi Ipekçi kiroldegian (ETB-1 19.15) Efes Pilsen-en aurka. Gasteiztarren antzera, azken hamarkadako talderik sendoenetako bat da Turkiako hiriburukoa, eta Mamutiren mutilek ere hurrengo faserako txartela gaur bertan ziurta dezakete, Baskoniari irabazi eta Le Mans-en edo Prokom-en galtzen badute.

Kirolaz harago, gaurkoa oso partida berezia izango da Serkan Erdogan-entzat eta Kaya Peker-entzat, lehen aldiz jokatuko baitute Baskoniako elastikoarekin jaioterrian. Pibotak, gainera, ondo baino hobeto ezagutzen ditu gaurko kantxa eta aurkaria; izan ere, Efes Pilsen-en eman baitzituen Peker-ek urterik onenak Gasteizera etorri aurretik.

Zurbaon jokatutako joaneko partidan (68-65), turkiarrek argi erakutsi zuten oso talde sendoa osatzen dutela ­Euroligan baloirik gutxien galtzen duten taldeak dira, 11,1 partidako­ eta partidak nahien arabera eramateko daukaten gaitasuna, hau da, puntu gutxiko partidetara, eta oso zail izango dute gasteiztarrek euren joko erasotzaile eta bizia egitea.

Orain arte, sei partida irabazi eta eta lau galdu dituzte, eta Olympiacos boteretsuari egurra eman zioten haren etxean (95-77), nahiz eta Climamio eta Le Mansen aurka ondoren galdu, eta ez zuten hori espero.

Partidaren atarian, Velimir Perasovic-ek argi utzi zuen Efes Pilsen-ek duen arriskua. «Gure aurkariak indar ikaragarria dauka; izan ere, Atenaseko Lauko Finalean egoteko eraiki baitute. Denboraldi hasieran, taldeak arazoak izan zituen lesioekin, ­Profit eta Jenskins­ baina denak osatu dira, eta LaRon Profit fitxatu dute. Orain, edozeini irabazteko gai dira», azaldu zuen kroaziarrak.

Kontrarioaren jokoaren inguruan, Baskoniako entrenatzaileak nabarmendu zuen: «Efes Pilsen-en kanpoko jokoa Drew Nicholas-engan oinarritzen da, eta barrukoan, Haslip da oinarria. Estatubatuarra fisikoki txapelketakoatletarik onenetakoa da, eta horrek erreboteak jasotzeko eta kontraerasoan eta blokeoen ostean puntuak sartzeko asko laguntzen du».

Koparako sarrerak

Bestalde, klubak atzo jakinarazi zuenez, Baskonia Storen hilaren 17an egingo duen zozketaren bidez banatuko ditu Malagako koparako dituen 510 abonuak. Bazkideek solik izango dute sarrerak eskuratzeko aukera, eta gaur bertan eman dezakete izena, hilaren 15era arte Baskonia Storen edota 902133191 telefonoan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Detenidos dos presuntos militantes de ETA en una redada conjunta en Azkaine
Euskal Herria
El lehendakari oficializa la convocatoria del sábado «por la paz y el diálogo»
Mundua
EEUU interviene directamente atacando objetivos islamistas en el sur de Somalia
Kirolak
Desconfianza en la suerte de apuntillar
Kirolak
Roberto Laiseka pone punto final a su carrera
Euskal Herria
ETA se reafirma en los objetivos recogidos en la declaración del 22 de marzo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss