GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2007-01-10
- Idi-probak
Letearen uztarriak eraman ditu Debako mantak

DONOSTIA

Letearen uztarriak eraman ditu Debako probetako mantak. Lehenengo asteburuan egindako marka azkenekoan ezin izan du inork ondu, eta amaieran mantak Errezil aldera joan ziren. Urrutia eta Telleria izan ziren itzain.

Txausonen uztarria zen garaipena lortzeko faboritoa, baina arabarraren idiak ezin izan ziren orain arteko maila berean aritu, eta amaieran laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

Bestetik, Subinasen idiek eraman zuten herriko lehenengoaren saria, baita kintopekoen lehenengoarena ere. Amaieran, seigarren postuan amaitu zuen. Lopene eta Iketza izan zituzten itzain idi horiek.

Proba hauetan jendearen erantzuna ere nabarmentzekoa izan da, ia egunero jendetza handia batu baita Debako probalekuan, nahiz eta gehien azkeneko egunean izan zen, harmailak bete baitziren. Berrizen izango dira idi-probetako hurrengo ekinaldi garrantzitsuak, nahiz eta Abadiñokoak ere laster izango diren. Azken herri horretakoak dira, Debakoekin batera, Euskal Herrian egiten diren garrantzitsuenetakoak.

Mendata

Mendatan asto-probak ari dira jokatzen, eta lehenengo bi jardunaldien ostean, Aixerdiren astoa doa lehen postuan 61 untze, 1/2 eta 5,65 metro eginda.

Oraindik, ordea, beste hiru ekinaldi geratzen dira, eta badago marka hori apurtzeko tartea. Larunbatean izango dute proba horiek jarraipena, 18.00etan, Satsibarren, Gaunasen, Gerenabarrenaren, Zabaletaren eta Narbaizaren astoekin. Igandean ere, 18.00etan hasiko dira probak, Bilbaoren, Intxaustiren, Urrolaren eta Ormaetxearen astoekin. Azkeneko saioa, berriz, astelehenean jokatuko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Detenidos dos presuntos militantes de ETA en una redada conjunta en Azkaine
Euskal Herria
El lehendakari oficializa la convocatoria del sábado «por la paz y el diálogo»
Mundua
EEUU interviene directamente atacando objetivos islamistas en el sur de Somalia
Kirolak
Desconfianza en la suerte de apuntillar
Kirolak
Roberto Laiseka pone punto final a su carrera
Euskal Herria
ETA se reafirma en los objetivos recogidos en la declaración del 22 de marzo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss