GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-11
Usurbildik atera ostean, urnietarrek hartu dute Ez Dok Amairu erakusketa
·Lourdes Iriondoren omenezko zikloan, Lekaio kultur etxean egongo da igandera bitartean

USURBIL

Jexux Artze txalapartaria 2002ko maiatzaren 4an zendu zen, eta laster hasi ziren usurbildarrak haren oroimenezko ekitaldiak prestatzen. Urte hartako Santixabel jaien amaieran egin zuten haren omenezko lehen ekimena, eta laster Jexux Artze kultur taldea jaio zen, Artzeren heriotzaren lehen urtemugan ekitaldi mamitsuagoak antolatzeko asmoz. Ideietariko bat hari buruzko erakusketa bat prestatzea zen, eta lan horri eutsi bezain azkar ohartu ziren «hobea eta osoagoa» izango litzatekeela bera kide izan zen Ez Dok Amairu taldeari buruzko erakusketa egitea.

Hamar bat hilabeteko epean, elkarteak lan izugarria egin zuen bibliografia kontsultatzen, disko zaharren azalak, grabazioak eta kanten hitzak biltzen, edota dokumentu originalak digitalizatzen, eta 2003ko apirilean ireki zituen ateak Ez Dok Amairu erakusketak, Udarregi ikastolan. Taldearen inguruko dokumentu idatzi, argazki, grabaketa eta bideoek osatzen dute erakusketa, eta Artzeri eskainitako tarte berezirik ere badu.

2004ko apirilaren 2an, berriz, Usurbilgo Udalak Jexux Artze elkartearekin hitzarmen bat sinatu zuen; eta, hala, Udalari eman zioten ondarea egoki zaintzeko eta erakusketa beste hainbat erakundetara eramateko xedearekin. Bi urteotan, materiala utzi zutenekin harremanetan jarri, eta erakusketa batetik bestera eramateko baimenak lortu ditu Udalak. Arduradunek esan zutenez, orain erakusketaren eskaintza hainbat erakunderi egin die. Horretarako, esku-orri bat kaleratu du, eta bertan zehazten da erakusketa jarri nahi izanez gero, norekin jarri behar den harremanetan. Esku-orriaren 1.500 ale kaleratu dira, eta Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 302 udaletara, eta 205 kultur etxetara igorri dute. Ipar Euskal Herrira eta Kataluniara ere bidaliko dute.

Erakusketa Usurbildik orain atera dute lehen aldiz. Urnietan dago hilaren 14a arte, Lourdes Iriondoren omenez antolatutako zikloan (astegunetan 18.00etatik 21.00etara, eta asteburuan 12.00etatik 14.00etara).


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Viaje al inicio de la Revolución Industrial
Mundua
La nueva estrategia de Bush consiste en enviar 20.000 soldados más a Irak
Kirolak
Piterman se estrella en su escaparate
Euskal Herria
«Epaiketaren nerbio politikoa ukitu dugu»
Ekonomia
LAB denuncia la falta de «sensibilidad» de la Administración ante la siniestralidad laboral
Euskal Herria
Batasuna apuesta por hacer proceso en «un escenario sin agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss