GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-11
«Epaiketaren nerbio politikoa ukitu dugu»
18/98 sumarioko auzipetuek atzo gogoratu zuten Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak «Egunkaria kasua»ren polizia txostenen kontrako iritzia eman duela, eta argi utzi duela horiei eutsiz ezin dela akusaziorik eraiki. Argudio honi helduta, eta auziaren «nerbio politikoa» berriz ere agerian uzteko, peritu-frogari eta froga dokumentalari uko egin dietela azaldu zuten.

DONOSTIA

Hamalau hilabeteotan azaleratu egin da 18/98 eta bertze sumarioak Estatuak eraiki zituela eta politika egiteko erabiltzen dituela, Teresa Toda bozeramaileak atzoko prentsaurrekoan azaldu zuenez. Inputatuek beren lana eta konpromisoa aldarrikatu dituzte, nahiz eta auzitegiak sarri isilarazi. «Argi utzi dugu gure ibilbidea zein izan den: eskubide zibil eta politikoen defentsan aritu gara bai epaigelan bai hortik kanpo», nabarmendu zuen.

Todaren aburuz, lekukoen adierazpenek epaitutako taldeen lana Euskal Herriaren eraikuntzaren aldekoa dela baieztatu dute, baita inongo deliturik egin ez dutela ere. Fiskalak deitutako poliziakideen deklarazioak ere akusazioen funts faltaren frogatzat jotzen ditu, sumarioaren oinarri diren txostenetan akats larriak daudela onartu behar izan dutelako.

Adituen deklarazioak aurkezteari eta froga dokumentalari zergatik uko egin dieten argudiatu zuen jarraian Teresa Todak. «‘Egunkaria kasua’n fiskalak ez du poliziakideen txostenek diotena sinesten, eta argi du bide horretatik ezin dela akusaziorik eraiki. 18/98ko epaiketan dokumentu eta argudio berberak erabiltzen ari dira. Hortaz, kasu batean baliorik ez badute, bestean ere ez dute izango», arrazoitu zuen.

Jarrai-Haika-Segi auziaren inguruko epaiaren zain daudela oroitarazi zuen azkenik: «Gure sumarioan eragin zuzena izango duela esaten dute. Hor ikusten da berriro ere epaiketa hauek guztiak lotuta daudela eta helburu bakarra dutela:eskubideak murriztea».



Eskubideak babesteko deia herritarrei

DONOSTIA

Xaki piezako auzipetu eta 18/98 sumarioko bozeramaile Mikel Kortak halako epaiketek baldintza demokratikoen eraikuntza kaltetzen dutela ohartarazi zuen atzo, baita herritarrak mugitzea inoiz baino beharrezkoagoa dela nabarmendu ere.

«Eskubideak unibertsalak dira eta beti errespetatu behar dira; ezin dira egoera politikoaren mende egon, ezta epaileen apeten arabera aldatu ere», gogorarazi zuen. Horren adibide bat ere eman zuen: «Fiskaltzak ‘Egunkaria’ren aurkako akusazioa kendu du, baina gure kontrakoa ez, nahiz eta dokumentu eta arrazoi berberak dituzten biek oinarri».

Eskubideak babesten parte hartzeko deia egin zien bizilagunei, «eskubideak baitira Euskal Herriko konponbide politiko eta demokratikoaren funtsa». Horixe da, hain zuzen ere, J’accuse ekimenaren helburua: jendea inplikatzea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Viaje al inicio de la Revolución Industrial
Mundua
La nueva estrategia de Bush consiste en enviar 20.000 soldados más a Irak
Kirolak
Piterman se estrella en su escaparate
Euskal Herria
«Epaiketaren nerbio politikoa ukitu dugu»
Ekonomia
LAB denuncia la falta de «sensibilidad» de la Administración ante la siniestralidad laboral
Euskal Herria
Batasuna apuesta por hacer proceso en «un escenario sin agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss