GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2007-01-11
Bush, munduaren aurka

Ameriketako Estatu Batuetako presidente George W. Bushek datozen hilabeteetarako iragarritako estrategiak gutxi dauka berritik. Baker txostena delakoari eta beste hainbat adituren aholkuei muzin egin ondoren, burua lehengo lepotik ageri baita, Irakek aurrera egin dezan «terrorismoari» aurre egin beharra argudio duen diskurtso zaharrari eutsita eta soldadu kopurua emendatzea konponbide gisa aurkeztuta. Ikusteko dago zertan gelditzen diren Nancy Pelosi Ordezkarien Kamerako presidenteak proposatutako bozketa edo Edward Kennedy senatariak soldadu gehiago bidaltzea galarazteko aurkeztutako lege-proiektua.

AEBetako iritzi publikoa, inkesten arabera, soldaduak Iraketik alde egitearen alde agertzen da, eta, batez ere, tropa gehiago bidaltzearen kontra. Bestalde, Erresuma Batua eta gainerako aliatuak kontrako bidea aztertzen ari dira; tropak gutxituz joatea, alegia. Testuinguru horretan, badirudi AEBetako presidenteak bere herrialdeko gizarteari eta mundu osoari frogatu nahi diela bere estrategia zuzena dela huts egin dion politika areagotuz, hain zuzen. Apustu arriskutsua, beharbada bere megalomaniaren erakusgarri. Nolanahi ere, ez dirudi erraza Irak «baketzea» 20.000 soldadu gehiago bidalita. Irakeko Osasun Ministerioaren arabera, 2006an 2005ean baino 9.000 hildako gehiago izan ziren herrialde hartan, eta bigarren sei hilabetekoan hildako kopurua hirukoiztu egin zen. Bestetik, Irak berreraikitzeko eta «demokratizatzeko» agindutako diru guztia «segurtasunera» bideratu dute. Horren guztiaren ondorioz, egoera demokratizatu beharrean, ustelduz joan da, eta AEBen presentziak edozein konponbide oztopatzen du, Iraken ez ezik, eskualde osoan ere.

Bushen estrategia berriaren iragarpena Guantanamoko atxiloketa eremuaren bosgarren urtemugarekin batera iritsi da. AEBetako presidenteak tribunalen iritziaren kontra ezarritako salbuespenezko zuzenbidea arerio politikoa kriminalizatu eta suntsitzeko tresna baino ez da. Iraken darabilen politikarekin bat datorren tresna. Abian dago Kongresuan salbuespenezko zuzenbide horren peko neurriak bertan behera uzteko, eta gero eta gehiago dira giza eta zuzenbide-aberrazio horren kontrako ahotsak, AEBetan eta mundu osoan. Europako Batzordeko idazkari Terry Davisek ere lotsagarritzat jo du Guantanamoko atxiloketa eremua, eta berehala ixteko eskatu. Izan ere, Guantanamo demokraziaren eta giza eskubideen izenean ireki zuten, baina defendatzen omen dutenaren urraketarik nabarmenena da. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Viaje al inicio de la Revolución Industrial
Mundua
La nueva estrategia de Bush consiste en enviar 20.000 soldados más a Irak
Kirolak
Piterman se estrella en su escaparate
Euskal Herria
«Epaiketaren nerbio politikoa ukitu dugu»
Ekonomia
LAB denuncia la falta de «sensibilidad» de la Administración ante la siniestralidad laboral
Euskal Herria
Batasuna apuesta por hacer proceso en «un escenario sin agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss