Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak hornitzeko euskararen balorazioa neurtzen duen azterketa egin du.
Nafarroako Foru Parlamentuko taldeei datuak eta gure balorazioa dagoeneko bidali dizkiegu.
Gure azterketak epe hau hartzen du: 1997.go irailaren 19tik 2006.go abuztuaren 11ra.
Euskararen balorazioa: %0. Hala, Nafarroako Gobernuan, 427 deialditan, 3.301 lanpostu bete eta 171 zerrenda eratu dira.
Euskararen balorazioa: %0 eta %5en artean. Hala, Nafarroako Gobernuan, 66 deialditan, 469 lanpostu bete dira eta zerrenda bat eratu da.
Euskararen balorazioa: %0. Hala, eremu mistoko udaletan, 201 deialditan, 677 lanpostu bete eta 44 zerrenda eratu dira.
Euskararen balorazioa: %0. Hala, eremu mistoko beste erakundeetan, 47 deialditan, 93 lanpostu bete eta 22 zerrenda eratu dira.
Euskararen inguruko arauen beste urradurekin: 43 deialditan, 161 lanpostu bete dira.
Euskararen balorazioa beti bezain eskas.
Datuak oso argiak dira.
Nafarroako Administrazio Publikoak euskalduntzeko ez dago inolako asmorik. Nafarroako Administrazio Publikoak etengabe euskara ez dakien jendez betetzen ari dira.
Eremu euskaldunean eta eremu mistoan Euskararen Legeak onartzen dituen hizkuntz eskubideak gauzatzerik ez dago.
Jakina, «eremu ez euskaldunean» Legeak ez du inolako hizkuntz eskubiderik onartzen eta hizkuntz eskubideak zanpatzen dira (hor euskararen balorazioa beti da %0).
Proposatzen ditugun neurriak:
1) «Eremu ez euskaldunean» hizkuntz eskubideak onartzea.
2) Gaztelaniaz gain euskara dakien jendea Administrazio Publikoan lan egiteko prestatuagoa dagoela onartzea.
3) Horregatik, euskara jakitea beharrezkoa ez duten lanpostu guztietan euskara jakitea meritu gisa onartzea.
4) Euskara jakitea meritu gisa baloratzean, gutxieneko portzentaia onartzea kasu guztietarako. Gure taldeak hauxe proposatzen du: Gutxieneko hori eremu euskaldunean %10 ezartzea eta gainontzeko eremuetan %5.
5) Administrazio Publikoetako lanpostu guztiak aztertu ondoren, euskara jakitea beharrezkoa duten lanpostuak zehaztea, hizkuntz eskubideak bete ahal izateko eskuzabaltasuna erabilita.
Mikel Aingeru Santesteban Administrazioan Euskaraz Taldearen izenean