GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-11
Anoetako oldartzeari buruz galderak egin dizkio Ezker Abertzaleak Balzari

GASTEIZ

Ezker Abertzaleak adierazi duenez, joan den larunbateko manifestazioa eragozteko Ertzaintzak erabili zuen indarkeria neurriz kanpokoa izan zen. Hori dela-eta, galdera batzuk eginda, Javier Balza Barne sailburuari kontuak eskatu dizkio. Eta Ertzaintzak Auzitegi Nazionalarekiko erakutsi duen mendekotasuna azaltzeko ere eskatu dio.

Joan den larunbatean Amnistiaren aldeko Mugimenduak deitutako ekitaldia debekatu zuen Auzitegi Nazionalak, eta Ertzaintzak bertan bildutakoen aurka egin zuen. Ezker Abertzaleak, oldartzea salatzeaz gain, Ertzaintzaren jokabideari buruzko azalpenak eskatu dizkio Barne sailburuari. «Ertzaintzaren jokabide horrek, eskubide zibil eta politikoak urratzeaz gain, zauritu asko utzi zituen», azaldu du. Alde horretatik, joan den abenduaren 1ean Legebiltzarrean gehiengoa Auzitegi Nazionala desagertzearen alde agertu zela gogorarazi du, eta Ertzaintzak larunbatean erakutsitako menpekotasuna kontraesantzat jo du.

Erabilitako indarkeriari dagokionez, Zaldibiako 73 urteko emakumeari bi metrotik eman zioten pilotakada neurrigabekotzat jo du; eta kartel bat jartzen besoak altxatuta zegoen gaztearen aurka oldartzea, berriz, guztiz arrazoi gabekoa. Emakumeak atzo arte ospitalean egon behar izan zuen, GARAk jakin ahal izan zuenez.

Hori guztia dela-eta, Ezker Abertzalea taldeak galdera batzuk zuzendu dizkio Javier Balzari: Lakuako Barne Sailak Auzitegi Nazionalarekin duen harremanari buruz, Ertzaintzak erabilitako indarkeria nola azaltzen duen eta gertaeren horiei buruz barne ikerketaren bat zabalduko duen ala ez, besteren artean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Viaje al inicio de la Revolución Industrial
Mundua
La nueva estrategia de Bush consiste en enviar 20.000 soldados más a Irak
Kirolak
Piterman se estrella en su escaparate
Euskal Herria
«Epaiketaren nerbio politikoa ukitu dugu»
Ekonomia
LAB denuncia la falta de «sensibilidad» de la Administración ante la siniestralidad laboral
Euskal Herria
Batasuna apuesta por hacer proceso en «un escenario sin agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss