GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-11
Biharko lau mobilizazio debekatu dituzte Nafarroan
Gobernu espainolaren Nafarroako Ordezkaritzak Iruñean eta Altsasun biharko antolatuta zeuden lau manifestazio debekatu ditu; izan ere, haren esanetan, mobilizazio horien «benetako» deitzailea Segi gazte erakundea da. Hain zuzen ere, biharko, Segik borroka egunera deitua du «Jarrai-Haika-Segi auzia»ren ebazpena salatzeko.

DONOSTIA

Gobernu espainolaren Nafarroako Ordezkaritzako buru Vicente Ripak biharko antolatuta zeuden lau manifestazio debekatu ditu, horien benetako deitzailea Segi gazte erakundea dela uste baitu. Segik, biharko, borroka egunera deitua du.

Gobernu espainolaren Nafarroako ordezkariak atzo adierazi zuen Iruñean eta Altsa- sunantolatutako lau manifestazioak debekatu dituela, mobilizaziook Segi gazte erakundeak biharko deitua duen borroka egunean sartzen direlakoan eta horien benetako deitzailea Segi dela uste baitu. Alde horretatik, «ageriko lege iruzurra» egin nahi izan dutela nabarmendu zuen.

Nahiz eta manifestazio horiek pertsona ezberdinen ize-nean deitu dituzten, Ripa buru duen Ordezkaritzaren esanetan, «inolako zalantza izpirik gabe eta Poliziaren txostenen arabera», benetako deitzailea Segi bera da. Nafarroako Ordezkaritzak kaleratutako adierazpenaren arabera, Segi gazte erakundea 2002an Auzitegi Nazionalak erakunde «legez kontrako» izendatu zuen, eta erabaki hori errespetatzera deitu du. Modu horretan, ordena publi-koan nahi ez diren eta administrazioaren eta zigorraren alorretik etor daitezkeen ondo- rioak ekidingo dira, adierazpenak dioenez.

Bihar, Segiren borroka eguna

Gainera, Vicente Ripak hitzordu horietan «ageriko arriskua» dagoela aipatzen du adierazpenean, manifestaziootan joan den aste bukaeran Donostian jazotako istiluak errepika daitezkeelakoan.

Gainera, Nafarroako Ordezkaritzak espresuki aipatzen ditu Iruñeko mobilizazioak. Izan ere, adierazpenean aipatutakoaren arabera, «Segiren anagramarekin agertu diren kartelak konfiskatu arte» itxaron omen dute debekua ezartzeko.

Eta kartelak konfiskatzeak manifestazio horien «benetako» deitzailea Segi gazte erakundea dela «frogatzen» duela dio Ripak. Altsasuko manifestazioen helburua «euskal gazteriaren aurka bideratutako estatuen errepresio politika» salatzea dela aitortu arren, Gobernu espainolaren Ordezkaritzak argudiatzen du Segik biharko deitua duen borroka egunak «helburu baliokideak» dituela, eta hura ere debekatu du.

Debekuen argudioa osatzeko, azkenik, Segiren borroka egunarekin «bat etortzen» direla aipatzen du Gobernu espainolaren Ordezkaritzak, eta helburu berak dituztela.

Izan ere, Segi gazte erakundeak joan den astean azaldu zuenez, biharko, hilaren 12rako, borroka egunera deitu du Euskal Herrian barrena. Goizerako, irakaskuntzan geldialdiak eta mobilizazioak antolatu ditu;eta arratsaldean, berriz, manifestazioak izango dira Euskal Herriko hainbat hiritan eta herritan.

Datorren urtarrilaren 18ra bitartean Auzitegi Goren espainolak «Jarrai-Haika-Segi auzia»ren ebazpena edozein mementotan kalera dezakeela kontuan hartuta, Segi gazte erakundeak borroka eguna antolatu du biharko «ebazpen hori baldintzatzeko» helburuarekin, joan den astean prentsa-adierazpen baten bitartez azaldu zuenez.

ANV-EAEren sostengua

Gazte erakundearen esanetan, zilegitasunik gabeko erabakia da, eta auzitegi batek inposatu nahi duen beste eraso bat. Horiek hala, erabaki horri erantzuteko antolatu ditu mobilizazioak, eta euskal gazteriari horietan parte hartzeko deialdia egin dio. «Egoera politikoan eta aurrera begira ere oso egoera larriak sor ditzakeen ebazpena da», adierazi du.

Beste alde batetik, Segik deitutako borroka egunaren karietara, ANV-EAEk babesa eta sostengua adierazi die biharko antolatuak diren mobilizazioei. «Espainolek ohituak gaituzte fartsak diren epaiketetara, eta honakoa ere tankerakoa izango da», nabarmendu du ANVk. Gainera, euskal gazteei «aberriaren askatasunaren aldeko bide zailean» jarraitzeko eskatu die ANVk.



Se encadenan en la sede del PSE en Donostia
Con objeto de denunciar la «responsabilidad del PSOE» en el acoso judicial contra Segi y ante la inminente decisión del Tribunal Supremo sobre el «caso Jarrai-Haika-Segi», varios jóvenes realizaron ayer una protesta en la misma sede del PSE en el centro de Donostia. Mientras dos de ellos, que vestían las camisetas rojas con la leyenda «Segi borrokan, segi antolakuntzan», se encadenaron en la puerta de acceso a la sede, otros 25 jóvenes se concentraron frente al edificio sosteniendo carteles con el mismo lema y con el añadido de «Epaiketarik ez». La Ertzaintza, que se personó en el lugar rápidamente, identificó a todos los presentes con una actitud que los propios participantes en la protesta definieron como «chulesca». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Viaje al inicio de la Revolución Industrial
Mundua
La nueva estrategia de Bush consiste en enviar 20.000 soldados más a Irak
Kirolak
Piterman se estrella en su escaparate
Euskal Herria
«Epaiketaren nerbio politikoa ukitu dugu»
Ekonomia
LAB denuncia la falta de «sensibilidad» de la Administración ante la siniestralidad laboral
Euskal Herria
Batasuna apuesta por hacer proceso en «un escenario sin agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss