GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-11
- Osasuna
Gorritxoak itxaropentsu bueltatu ziren etxera

IRUÑEA

Norgehiakokak etorkizunari begiratzea dakarren arren, Atletico Madrilen aurka jokatutako Kopako partida izan zen atzo protagonista nagusia Osasunaren jaurdunaldian.

Gorritxoak arratsean bueltatu ziren Iruñera. Nahiko pozik, 2006. urteari amaiera eman zion bolada ikusgarriak jarraipenik izan ez duen arren. Izan ere, Zigandaren taldeak oraindik ez du garaipenik lortu urte berrian.

Halere, itxaropena izateko arrazoiak aurkitu dituzte iruindarrek Donostian eta Madrilen jokatutako partidetan. Haien ustez, zorteak eta, batez ere, epaileak, zerikusi handia izan zuten derbiko azkenengo emaitzan.Kopako norgehiagokari dagokionez, bueltako partidari begira emaitzak itxaropena sortu duela nabarmendu dute.

Baina autokritikarako tarterik ere izan zen atzo. «Nahi genuena lortu genuen, ez galtzea eta gol bat egitea ­azaldu zuen Juanluk­. Baina egia da garaipena eskuan eduki genuela jokalari bat gutxiagorekin geratu zirenean. Ez ginen argi ibili azken paseetan eta aukera hori bertan behera geratu zen», onartu zuen.

Gauza bera adierazi zuen Webok, baina aurrelariak gaueko alde ona nabarmendu nahi izan zuen. «Orandik etxean aritzea geratzen bazaigu ere, bertan berdintzea emaitza ona dela esan dezakegu. Asko motibatuko gaitu hurrengo partidak», azaldu zuen.

Albiste txarrak ere egon ziren gorritxoen itzuleran, Ricardok minduta amaitu baitzuen Calderoneko partida. Atezainak artritisa dauka ezker eskuko hatz lodian eta medikuek berriro aztertu beharko dute bihar ­taldeak atseden hartuko du gaur­ jokalariaren egoera. Valdok taldearekin batera entrenatu ahal izan zuen berriro ere.

Albisteak, bestetik, bigarren taldetik ere etorri ziren atzo. Orain arte hango entrenatzaile izan den Enrique Martin Monrealek Osasuna utziko du eta denboraldia amaitu arte Elche zuzenduko du. Izan ere, Alacanteko taldeak Luis Garcia Plaza teknikaria bota du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Viaje al inicio de la Revolución Industrial
Mundua
La nueva estrategia de Bush consiste en enviar 20.000 soldados más a Irak
Kirolak
Piterman se estrella en su escaparate
Euskal Herria
«Epaiketaren nerbio politikoa ukitu dugu»
Ekonomia
LAB denuncia la falta de «sensibilidad» de la Administración ante la siniestralidad laboral
Euskal Herria
Batasuna apuesta por hacer proceso en «un escenario sin agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss