GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2007-01-11
- Hondarribia-Irun
CSKA Sofiaren aurka, maletak galduta

SOFIA

Women Eurocup lehiaketako final-hamaseirenetako joaneko partida gaur jokatuko du Hondarribia-Irunek Sofiako CSKA taldearen aurka, arratsaldeko 18.00etatik aurrera.

Kopatik at geratu ostean atzo iritsi ziren Bulgariako hiriburura Jon Txakartegi eta bere jokalariak, gaur arratsaldean eta hilaren 18an erabakiko den kanporaketa jokatzeko asmoz. Alabaina, nahikoa aldrebestu zaizkie gauzak gipuzkoarrei, maletak galduta heldu baitira.

Atzo eguerdian, Sofiako aireportura iristean, bere maletarik ez zela inon ageri ikusi zuen Hondarribiko taldeak.

Urduritasuna eta egonezina gutxi balitz, beharrezko erreklamazioak egiterakoan, beren bagajea hamar egunen buruan iritsiko zaiela esan zieten gipuzkoarrei.

Aldean zekartenaz gain, eskuko bagajean gaurko partidako elastikoa eta galtzak ba omen dituzte jokalariek, baina beharrezko oinetako eta bestelako ezer gabe ziren atzo. Horiek hala, arratsaldea Sofiako dendak arakatzen eman zuten, falta zitzaiena nolabait ordeztekotan eta, ondorioz, entrenamenduko ordua ere, partida jokatuko duten Hristo Botel Hall delakoan egin beharrekoa, atzeratu beharrean izan ziren.

Aingeru gorriak

Aurkariak, aldiz, Sofiako CSKAk, halako gorabeherarik gabe prestatu du kanporaketa. Igandean jokatu partidan, George Boshkovek zuzenduriko «aingeru gorriek» Rilski Sportist egurtu zuten 107-75 eginda. Bulgariako taldea min hartutakorik gabe izango da arra- tsaldeko neurketan; tartean, beren izarra: Tiffany Johnson.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Viaje al inicio de la Revolución Industrial
Mundua
La nueva estrategia de Bush consiste en enviar 20.000 soldados más a Irak
Kirolak
Piterman se estrella en su escaparate
Euskal Herria
«Epaiketaren nerbio politikoa ukitu dugu»
Ekonomia
LAB denuncia la falta de «sensibilidad» de la Administración ante la siniestralidad laboral
Euskal Herria
Batasuna apuesta por hacer proceso en «un escenario sin agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss