GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ESKUBALOIA 2007-01-11
Akabak etxeko lanak egin eta aise irabazi dio Gijoni
·Itxakok, berriz, jipoia jaso du Valentzian Saguntoren aurka (34-19)

AKABA BERA BERA 27

FARHO GIJON 19

DONOSTIA

Hilabete eta erdiz partida ofizialik jokatu ez izanagatik zuen beldurra ederki uxatu zuen atzo Akabak. Tati Garmendiaren jokalariek garaipen garrantzitsua lortu zuten Bidebietan Gijonen aurka, asteburuan Errekopan dituzten bi partidei begira konfiantza hartzeko eta Ligako sailkapeneko 5. postuan mantentzeko bederen.

Donostiarrak partida osoan aurretik ibili ziren markagailuan, baina bigarren zatian utzi zuten norgehiagoka erabakita, defentsan oinarrituta. Hain zuzen ere, atsedenaldira merezitako 12-8ko emaitzarekin iritsi ostean, aldageletatik oso indartsu atera ziren gipuzkoarrak, hamar minututan 8-2ko partziala sinatu baitzuten. Defentsa, beste behin ere, Akabaren armarik sendoena izan zen.

Bigarren zatiaren erdialderako hamaika goleko errenta zuten jada (22-11), eta Garmendia ostiralean eta larunbatean Suitzako Bruhl taldearen aurka jokatuko duten Errekopako partidan pentsatzen hasi eta zenbait jokalariri atsedena eman zien, Esme Lopez kapitainari, kasu. Taldea pixka bat lasaitu zen, eta azken emaitza 27-19koa izan zen.

Nabarmentzekoa izan zen Veronica Valverderen lana, lau gol egin zituen-eta. Sei hilabetez bajan izan ondoren, kantxetara bueltatu zen atzo, eta oso lan txukuna egin zuen bi hegaletan. Ixone Minguez ere eskuin hegalean aritu zen, Esme Lopezek atseden har zezan. Era berean, Natasha Krnick gazteak lan polita egin zuen defentsan, baita erasoan ere, lau gol egitea lortu baitzuen.

Itxako, burumakur

Itxakok jipoia jaso zuen atzo (34-19), eta bigarren postua lortzeko helburuarekin Valentziara egindako bidaiatik burumakur bueltatu zen. Orain hiru puntura duen Astroc Saguntok Ligako golegile nagusia dela sobera frogatu zuen, Itxakoren defentsa erabat txikitu baitzuen. Eta hori Lizarrakoa gol gutxien jasotzen duen taldea dela Ligan.

Ambros Martinen neskek ez zuten aukerarik izan partida osoan, lehen minutuetako 3-1ekoa 13-4 bihurtu baitzen hogeigarren minuturako. Atsedenaldira iritsi baino lehen eta bigarren zatiko lehen minutuetan pixka bat gerturatu ziren nafarrak (18-12), baina etxeko taldeak, bere arrabola martxan jarri bezain pronto, partida puskatu zuen segidan, 5-0 partzial baten bitartez (23-12).

Hortik aurrera, lasaitu beharrean, Saguntok indartsu jarraitu zuen, Itxakoren kalterako. Hamabost goleko errenta lortu zuen azkenean: 34-19koa lortu zuen, nafarrei moralki min handia egin diezaiekeen emaitza. Izan ere, laugarren postuan daude eta ilusio handia dute jarrita Ligan.

Emaitza hori ahaztu beharko dute orain, igandean EHF Kopako itzuliko partida zain baitaukate Lizarrerian. Merignacen aurkako kanporaketa ondo bideratuta duten arren, Itxakok bere jokoa berreskuratu beharko du, defentsa batez ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Viaje al inicio de la Revolución Industrial
Mundua
La nueva estrategia de Bush consiste en enviar 20.000 soldados más a Irak
Kirolak
Piterman se estrella en su escaparate
Euskal Herria
«Epaiketaren nerbio politikoa ukitu dugu»
Ekonomia
LAB denuncia la falta de «sensibilidad» de la Administración ante la siniestralidad laboral
Euskal Herria
Batasuna apuesta por hacer proceso en «un escenario sin agresiones»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss