GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-26
Egin beharrekoak eginda, pozikitzuli dira euskal enpresak MIDEMetik
Cannesko MIDEMek, Europako musika azokarik garrantzitsuenak, atzo itxi zituen ateak. Bost egunez, 9.000 lagun, mundu zabaleko 4.000 enpresaren ordezkari, salerosketan aritu dira. Horien artean euskaldunik ere egon da. Izan ere, hamar izan dira aurten Lakuako Gobernuaren lankidetzan sortutako «Basque Music» erakus- mahaian aterpe aurkitu duten euskal enpresak. Pozik itzuli dira Cannestik. Han, adierazi dutenez, ez dira sekulako negozioak egiten, baina «egon beharra» dago.

DONOSTIA

Iaz baino jende gutxiago ibili omen da aurten. Horren arrazoia krisialdia da. «Gainera ­nabarmendu du Ritxi Aizpuru Oihuka-ko arduradunak­, guk ‘Basque Music’eko aterpea dugu, baina, oro har, kreditazioak eta gainerako gastuak direla-eta, MIDEMen parte hartzea garestia da, eta, horregatik, negozio handirik egiten ez duten enpresa txikiek atzera egiten dute. Bestalde, gaur egun, harremanak Interneten bidez-eta erraz bidera daitezke, Cannesera joan gabe ere».

Oihuka-k, gainerako euskal enpresek bezala, ez du MIDEMen «sekulako negoziorik» egiten, baina Aizpuru urtero joaten da aldez aurretik landutako hiruzpalau tratu ixtera. «Pozik joaten naiz, baina zehatz-mehatz zertara joaten naizen jakinda. Gainera, merkatua nola dagoen ikusteko eta hainbat gauza ikasteko aukera ona da».

Pozik joan eta pozik etorri da, aurreikusitakoa eta zerbait gehiago ere beteta. «Argentinan orain dela hamar bat urte La Pollaren diskoak lizentziatu genituen; lizentzia hura aspaldi bukatu zen eta orain, berriz, berritu egin dugu. Horrez gain, Estatu frantseseko banaketa nabarmen sendotu dugu; izan ere, azkenaldion arazoak genituen».

Hala ere, ustekabea Asiatik etorri da, Japoniatik eta Koreatik. «Gose taldearekin ­esan du Aizpuruk­ interes handia sumatu dugu. Kontaktu fasean baino ez gaude, baina lehen inpresioa oso ona da». Musika elektronikoa eta trikia uztartzen ditu Arrasateko hirukoteak. Euskal Herrian bertan ez da oso-oso ezaguna, baina horrek, munduko merkatuan, ez omen du axolarik. «Begira, Europako banatzaile nagusietako batek ez zuen La Pollaren edo Kortaturen arrastorik ere. Horrek zein txikiak garen ikusarazten du. Munduko merkatuan beste irizpide batzuk dira nagusi. Gosek oso musika berezia egiten du, world music izan gabe ere bertako instrumentu bati protagonismo handia ematen diona. Hori gustatu zaie. Proiekzio handiko taldea da, gainera».

Ubane Uzin ere (Gaztelupeko Hotsak eta Errabal) pozik itzuli da. Egia esan, duela bospasei urte joaten hasi zenez geroztik beti itzuli da pozik. Hala ere, aurten aurrerapauso garrantzitsua eman omen dute. «Orain arte ­esan du Uzinek­ negozio txikiak egin izan ditugu: berrehun, bostehun disko saldu. Hori garrantzitsua zen berez, baina ez zuen jarraipenik. Aurten, berriz, beste helburu batekin joan gara. Los Reyes del K.O.k oso harrera ona lortu du Alemanian, eta gure helburua talde horren diskorako Alemanian bertan, Holandan eta Estatu Batuetan banaketa ona lortzea zen. Eta lortu egin dugu. Disko horren arrastoan beste batzuk sartzen saiatuko gara».

MIDEMek duen «talaia» izaera ere nabarmendu du. «Joaten hasi ginenean, oraindik CDak ziren nagusi; egun, berriz, gehiena digitala da. Euskal Herrian, oro har, nahiko atzeratuta gaudela esango nuke».

«Egon beharra dago»

Uzinek badaki «salbazioa» ez dagoela MIDEMen, baina han «egon beharra» dagoela ere garbi ikusten du.

Goi Music-ekoak ere pozik daude Cannestik bueltan. Alberto Vazquezek adierazi duenez, antzeko azoketara joatea beti ona da, nahiz eta, bere ustez, interesgarriena Berlingo POPKOMM den, «independenteei begira antolatuta dagoelako». Cannesen, talde batzuk ezagutarazi dituzte. Kanpoko zenbait enpresak Su Ta Garren disko berriarekiko interesa erakutsi dute. Halaber, Euskal Herrian, Estatu espainolean eta Portugalen barrena hainbat artistak esklusiban mugitzeko bi katalogo ekarri dituzte.



Valdes: «Termometro ona da Cannes»

DONOSTIA

«MIDEM, oroz gain, musikaren merkatuari tenperatura hartzeko termometroa da», esan du Anjel Valdesek, Euskaal Diskoetxeen Elkarteko lehendakari eta Elka- rreko arduradunak.

Euskarri fisikoan, behera egin du musikaren salmentak. Digitalean, berriz, gora, baina inola ere ez galera berdintzeko adina. «Musika kontsumitzeko moduak alda- tzen ari dira; inork ez daki zein izango den egoera berria, baina horri begira zure musika ondo kokatuta egotea estrategikoa da. Horretarako aproposa da MIDEM, informazio truke handia dagoelako». Pers- pektiba pixka batekin begiratzeko ere balio omen du: «Hemen ere gauzak egiten badakigula ikusten da, eta euskal enbaxadore ere sentitzen zara».

Elkarreko arduraduna izanik, banaketa sendotu egin du Valdesek hainbat herrialdetan, batez ere Junkerari dagokionez. Txinako merkatuan ere sareak bota ditu. «Txinatarrak ­adierazi du­ duela bost bat urte agertu ziren MIDEMen, eta saldu ez ezik erosi ere egiten dute».

Imanol Arana “Basque Music” programako teknikarietako bat da. «Guk ez dakigu zehatz-mehatz euskal enpresek zenbat negozio egiten duten, baina urtez urte joaten jarraitzen dutela ikusirik, zerbaitengatik izango da», ondorioztatu du Aranak.

Aurtengo inpresioa ona izan da. «Erakusmahaia Cannesen jarri dugun seigarren aldia izan da. Hori garrantzitsua da. Jendeak ezagutzen gaitu eta zenbait produkturen bila ere bertaratzen da».

Valdesek bezala, Aranak uste du MIDEM aukera ona dela merkatuaren egoera zein den bertatik bertara ezagutzeko eta egoera berriari begira ondo kokatzeko.

Gainerakoan ere pozik dago, “Basque Music” programa sendotzen ari omen delako. «Enpresek elkarlana ezinbestekoa dela ikusi dute, eta Administrazioari ere musika eta industria sustatzeko bide berriak ireki zaizkio».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Auto de venganza
Euskal Herria
Oztopo guztien gainetik, milaka lagunek sententzia arbuiatu dute kalean
Euskal Herria
Detenido un presunto militante de ETA en Girona
Kultura
Sastre resucita teatralmente con el estreno en Donostia de «¡Han matado a Prokopius!»
Jendartea
Elurra mara-mara aritu da eta hondartza guztiak estali ditu
Euskal Herria
La AN desoye las alertas médicas y retiene a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss