GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-26
«Jarrai-Haika-segi auzia»ren epaia salatzeko mobilizazio eguna
Oztopo guztien gainetik, milaka lagunek sententzia arbuiatu dute kalean
Jarrai, Haika eta Segi erakundeen aurkako ebazpenari aurre egiteko mobilizazio egunera deitu zuen atzo Amnistiaren aldeko Mugimenduak. Madrildik debekua heldu bazen ere, eguraldi eskasari aurre egin, eta milaka pertsonak protestetan parte hartu zuten. Egoera horretan, Julen Larrinagak, Bilboko mobilizazioa hasi aurretik, Gobernu espainolari dei egin zion «Segiren dinamiketan parte hartzen duten 20.000 gazteei zer bide politiko dagoen azal diezaien».

BILBO

«Hau ez da soilik 24 gazteren kontrako epaiketa bat, Euskal Herriaren aldeko hautua egiten dugun guztion aurkako prozesua baizik». Esaldi hori behin eta berriz errepikatu du azken bi urteotan Ibon Meñikak, «Jarrai-Haika-Segi auzia»n inplikatutatako gazteen bozeramaileak. Hala ere, aurreko astean Estatu espainoleko Auzitegi Gonenak Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak «terrorista» izendatu zituen. Gauzak horrela, atzo, Amnistiaren aldeko Mugimenduak deitutako mobilizazio egunean, EuskalHerriaren aldeko hautua egiten duen jende andanak sententziari erantzun zion.

Dozenaka lagunek, debekuei, hotzari, euriari, elurrari eta kasu askotan poliziakideei ere aurre egin behar izan zieten, baina Euskal Herriko bazter ge- hienetan mobilizazioak ez ziren falta izan. Izan ere, atzo arratsaldeko lehen orduan, Baltasar Garzonek Auzitegi Nazionaletik agindua bidali zuen iluntzerako iragarrita zeuden mobilizazioak debekatzeko. Hala ere, mobilizazio gehienak burutu ziren, nahiz eta Ertzaintza, Guardia Zibila edota Polizia espainola hantxe egon.

«Bide politikoen itxiera»

Gauzak horrela, Julen Larrinagak, amnistiaren aldeko mugimenduaren izenean, adierazpenak egin zituen Bilboko mobili- zazioa hasi aurretik. «Bi ideia nagusi aldarrikatu nahi ditugu: Euskal Herrian dagoen defizit demokratikoa agerian uztea eta politika errepresibo honek dakarren bide politikoaren itxiera salatzea», adierazi zuen. Larrinagaren ustez, egungo egoeran «de facto eskubide zibil eta politikoak bertan behera utzi ditu Euskal Herrian Auzitegi Goren espainolaren sententziarekin».

Bestetik, Larrinagaren esanetan, «azkenaldian bide politikoen beharraz hitz egiten da, baina Gobernu espainolak azaldu beharko du zer bide politiko dauden jorratzeko Euskal Herrian eta Segiren dinamiketan parte hartzen duten 20.000 gazteei esplikatu beharko die zer bide politiko ematen zaien». Askatasuneko ordezkariak, azkenik, honakoa ekarri zuen gogora: «Ez baldin bada Euskal Herrian dagoen deifizit demokratikoa gainditzen, ez da konponbiderik izango».

Adierazpen horiek egin ostean, Bilbon 350 lagun inguruk manifestazioa egin zuten PSEk Rekalde zumarkalean duen egoitzaraino. Bertan dozena bat ertzain egon arren, ez zen istilurik egon.

Bizkaian, Arrigorriagan 30 pertsona egon ziren, Atxondon 12, Aulestin 50, Balmasedan 15, Basaurin 60, Berangon 27, Bermeon 35, Durangon 130, Elorrion 55, Galdakaon 45, Gueñesen 15, Iurretan 55, Lekeition goizean 60 eta arratsaldean 80, Matienan 30, Otxandion 45, Portugaleten 30, Sestaon 40, Sodupen 15 lagun ­bi epaitegira kateatu ziren­, Trapagaranen 45, Urduñan 40, Zaldibarren 20, Zallan 20 eta Zornotzan beste 45 lagun egon ziren.

Bestalde, Algortan, Ertzaintzak 100 laguni manifestazioa egitea galarazi zien. Gauzak horrela, 30 minutuko elkarretaratzea egin zuten, ondoren ezezagunek bidea moztu zuten eta Polizia autonomikoaren karga izan zen azkenik.

Gipuzkoari dagokionez, Donostian 400 bat lagun egon ziren arratsaldeko manifestazioan. Aretxabaletan, berriz, 30 lagun bildu ziren, Arrasaten 90, Azkoitian 30, Azpeitian 70, Beasainen 100, Deban 30 goizez eta 45 arratsaldez, Eibarren 40, Elgoibarren 18, Eskoriatzan 21, Hernanin 150, Irunen 60 goizean eta 75 arratsaldean, Mutrikun 50 eta 70, Errenterian 150, Oñatin 40, Ordizian 150, Soraluzen 50, Urretxun 25, Zarautzen 60, Zestoan 31 eta Zumaian 60.

Herrialde horretan, istilurik nabarmenenak Bergaran eta Oiartzunen sortu ziren. Debagoieneko herrian, goizean 70 lagunek manifestazioa eta geldialdia egin zuten, baina arra- tsaldez ez zuten errepikatzeko aukerarik eduki. Izan ere, Polizia autonomikoak mobilizazioa ekidin baitzuen. Hala ere, horri erantzuteko bidea moztu eta edukiontziak irauli zituzten. Horren ostean, ertzainek kartelak kendu zituzten eta tabernetan sartu ziren.

Oiartzunen, 90 pertsonak manifestazioa egin zuten, baina bukaeran eta “Eusko Gudariak” abesten ari zirela, bertan zeuden ertzainek eta guardia zibilek kargatu egin zuten.

Araban, Gasteizen, arratsaldean 300 lagun bildu ziren arazorik gabe, Aramaion 10, Agurainen 20, Amurrion 30 eta Laudion beste 60 pertsona.

Alabaina, Nafarroan izan ziren traba gehien. Hala ere, badira hori saihestu zuten kasuak. Hiriburuan esaterako, lehen deialdia debekatu zuten eta Poliziak bi gazte identifikatu zituen. Gero 250 lagunek manifestazioa egin zuten San Fran- tzisko plazatik PSNren egoitzaraino; bukaeran Poliziak kargatu egin zuen.

Burlatan 25 lagun bildu ziren protestan. Elizondon, Guardia Zibilak Herriko Plaza okupatu arren, 18 pertsonak giza katea egin zuten herriko beste gune batean. Larraintzarren 12 lagun elkarretaratu ziren, baina Guardia Zibilaren hiru patruilak protesta desegin zuten. Leitzan, goizean 50 lagun bildu ziren, baina iluntzean plaza Guardia Zibilez josia egon zen.



Sinn Fein:«Eskubide zibilen bortxa»
Jarrai, Haika eta Segiren kontrako epaia ezagutu ostean, elkartasun keinuak hainbat lekutatik ailegatu dira, Irlandatik, esaterako. Izan ere, Sinn Feinen Europako gaietarako zuzendariak, Eoin O’Broinek, gazte erakundeen kontrako epaia «lotsagabekeriatzat» jo zuen. Bere esanetan, «Jarrai, Haika eta Segi euskal gazteriak independentziari eta sozialismoari atxikimendua adierazteko aukera zilegiak dira». Horrekin batera, alderdi errepublikanoaren ustez, sententzia «antidemokratikoa, bidegabea eta oinarrizko eskubide zibilen bortxa da». Sinn Feinen beraren gazte erakunde Ogra Sinn Feinek ere «elkartasuna» helarazi zien Jarrai, Haika eta Segiri. Horrekin batera, epaiak «antolakuntza» zigortzen duela gogor salatu zuen. -



Tres jóvenes detenidos en la protesta ante el Parlamento

GASTEIZ

La Ertzaintza detuvo ayer a tres personas en Gasteiz e identificó a varias otras a raíz de la protesta desarrollada en el exterior del Parlamento, a cuyas vallas se encadenaron por el cuello dos jóvenes que vestían camisetas con el lema «Gazteria independentista aurrera. PSOE errudun».

La acción comenzó en torno a las 12.30, cuando los dos jóvenes desplegaron una pancarta ­que en apenas unos instantes fue arrancada por los ertzainas que custodian la entrada­ y se ataron con una cadena maciza en el vallado que ro- dea la Cámara. Poco después, llegaron al lugar unas 200 personas, que empezaron a gritar en apoyo a los dos jóvenes, en defensa del movimiento juvenil y contra el PSOE y el PNV.

Así permanecieron durante varios minutos, bajo una intensa nevada, hasta que llegaron varias patrullas de la Ertzaintza, de las que bajaron una decena de agentes encapuchados que se situaron frente a los concentrados. Fueron estos policías los que intentaron cortar con una cizalla las cadenas que rodeaban los cuellos de ambos jóvenes, pero sus esfuerzos fueron inútiles. Mientras traían una herramienta más potente, los ertzainas identificaron a una de las personas que estaba mostrando su apoyo a los dos encadenados. No fue hasta una hora después de que se diera inicio a la protesta cuando los policías cortaron las ataduras metálicas y se llevaron detenidos a ambos jóvenes. Cuando el resto de los congregados se retiraba, cargaron contra ellos, y detuvieron a una joven tras tirarla violentamente al suelo.



«¿Con decisiones así se puede avanzar?»

BILBO-GASTEIZ-DONOSTIA

El sindicato LAB fue uno de los agentes que mostró su adhesión a la jornada de movilización convocada por el movimiento pro-amnistía. La central convocó diversas protestas para el mediodía en las capitales de Araba, Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa.

En la capital guipuzcoana estuvo presente el secretario general de LAB, Rafa Diez, quien señaló que su sindicato «denuncia con fuerza una decisión política y judicial que criminaliza la actividad política de, en este caso, una organización de una juventud vasca comprometida con su pueblo, con un escenario de respeto a la voluntad de ciudadanía y a los derechos de este país».

Además, a juicio de Díeez, la sentencia contra Jarrai, Haika y Segi «es una decisión más en la persecución que se realiza contra la actividad política de la izquierda abertzale». Así las cosas, el secretario general de la central abertzale volvió a reclamar «condiciones democráticas para que la izquierda abertzale sea un interlocutor en condiciones de igualdad para construir un escenario de soluciones».

Y es que, Díez se preguntó «si actuaciones como la del Tribunal Supremo español y las permanentes actuaciones del poder judicial contra la izquierda abertzale se puede hacer una apuesta por las vías políticas. ¿Se puede avanzar?».

En cuanto al resto de capitales, en Bilbo alrededor de 200 personas marcharon desde la Plaza Circular hasta la Audiencia Provincial. Al igual que en la capital vizcaina, en Iruñea también hubo una concentración frente a los juzgados.

Finalmente, en Gasteiz, unas 300 per- sonas se reunieron para denunciar la sentencia del Alto Tribunal español. En la capital alavesa, la representante del sin-dicato Mati Iturral- de destacó «el sentimiento de orgullo de Euskal Herria hacia su juventud».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Auto de venganza
Euskal Herria
Oztopo guztien gainetik, milaka lagunek sententzia arbuiatu dute kalean
Euskal Herria
Detenido un presunto militante de ETA en Girona
Kultura
Sastre resucita teatralmente con el estreno en Donostia de «¡Han matado a Prokopius!»
Jendartea
Elurra mara-mara aritu da eta hondartza guztiak estali ditu
Euskal Herria
La AN desoye las alertas médicas y retiene a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss