GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2007-01-26
EAEko enpleguaren kalitatea «txarragoa» dela dio Onaindik
CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak, Josu Onaindik, EAEko enpleguaren kalitatea Estatu espainolekoa «baino askoz txarragoa» dela esan zuen atzo. Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, behin betiko kontratazioa Estatukoaren batez bestekoaren azpitik dagoela azaldu zuen. Lakuako Gobernuari gizarte elkarrizketan inplikatzeko eskatu zion

BILBO

CCOO-Euskadiko idazkari nagusiak EAEko enpleguaren egoeraz hitz egin zuen atzo Bilbon, eta Bizkaiko,Arabako eta Gipuzkoako egoera Estatu espainolekoa baino «askoz txarragoa» dela baieztatu zuen. Josu Onaindiren esanetan, patronalak eta sindikatuek Estatuan sinatutako lan erreformari buruzko akordioak eragin «zuze- na» eta «garrantzitsua» izan du prekarietatearen jaitsieran eta horrek, bere ustez, Lakuako Gobernuak, patronalek eta sindikatu abertzaleek egin zituzten kritikak gezurtatzen ditu.

Onaindik zenbait datu ipini zituen mahai gainean erreforma horren emaitzak goraipatzeko. Azaldu zuenez, EAEn behin betiko kontratazioak %40,9 igo ziren 2006an, eta behin-behinekoak %2,7 jaitsi. Hala ere, batez beste, behinbehineko kontratuen hazkundea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Estatu espainoleko batez bestekoa baino 2,4 puntu txikiagoa da, Onaindiren esanetan, han %11,75ekoa izan baitzen. Era berean, emakumeen kontratuen egoera EAEn Estatu espainolean «baino askoz txarragoa» dela gaineratu zuen CCOO-Euskadik, baina emakumeen egoera gizonena baino era irmoagoan hobetu dela aipatu zuen.

Estatu espainolean, erreformak izan duen emaitza «elkarrizketa sozialaren emankortasunaren adibide zuzena» dela adierazi zuen Onaindik, eta Gasteizko Gobernuari «behingoz ardura hartzeko, eta eskumenik ezaren atzean babesten ez jarraitzeko» esan zion. Eskumenen inguruan, Lakuak Madrilgo Gobernuarekin akordioak desblokeatuz enpleguaren kalitatea hobetzeko borondate politikorik ez duela izan azaldu zuen, eta ELAsindikatuaren jokabidea kritikatu zuen. Bere aburuz, «enpleguaren baldintzak hobetzeko edozein akordio apurtzen saiatzen delako».

Bestalde, EAEko patronala eta bereziki Gipuzkoakoa ­talde «aprobetxategitzat» hartu zuena­ kritikatu zituen, «Estatutik jasotzen dituzten diru laguntzetatik onura ateratzea baino ez dutelako egiten», adierazi zuen CCOO-Euskadiko ordezkari Josu Onaindik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Auto de venganza
Euskal Herria
Oztopo guztien gainetik, milaka lagunek sententzia arbuiatu dute kalean
Euskal Herria
Detenido un presunto militante de ETA en Girona
Kultura
Sastre resucita teatralmente con el estreno en Donostia de «¡Han matado a Prokopius!»
Jendartea
Elurra mara-mara aritu da eta hondartza guztiak estali ditu
Euskal Herria
La AN desoye las alertas médicas y retiene a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss