GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Ikusmira 2007-01-26
Auzitegi Gorenari erantzuna eta jokaera bitxi batzuk

Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak «terroristatzat» jo zituen epaia dela- eta, atzo mobilizazio ugari izan zen Euskal Herri osoan, goizetik hasi eta arratsaldean ere. Hainbat poliziakideren kontrola eta zenbait kasutan bortizkeria gorabehera, eguraldiaren gogorra gorabehera, milaka gazte eta ez hain gazte atera zen kalera. Mobilizazio horietan, gehienetan behinik behin, ez zen istilurik izan, eta argi utzi zuten euskal gizartea zein urrun dagoen Auzitegi Gorenaren iritzitik. Baina Iruñean arratsaldean bildutakoak abiatu ere ezin izan ziren egin, neurrigabeko poliziakide kopuru batek galarazita. Eta Gasteizen istiluak izan ziren goizeko mobilizazio batean, baina ez mobilizazioaren ondorioz, hura guztiz baketsua izan zen-eta. Gasteizko Legebiltzarreko atarian bi gazte kateatu ziren, eta beste asko haiei sostengua ematera joan ziren. Ertzainak, ustez istilurik ez gertatzea bermatu behar dutenak, mobilizazioa bukatzeko une berean han bildutakoen kontra oldartu ziren, eta hiru gazte atxilotu zituzten. Bitxia da atzoko mobilizazio baketsuen eta Ertzaintzaren jokaera bortitzaren arteko al- de handia. Bitxia Lakua-ko Gobernua Gorenaren epaiarekin bat ez datorrela. Bitxia, oso, Gobernu horrek elkarrizketaren alde egiten duela dioela. -



Un local municipal no es el salón de la casa del alcalde

El Tribunal de Pau ha enmendado la plana al alcalde de Donibane Lohitzune. El señor Peyuco Duhart denegó a Abertzaleen Batasuna el permiso solicitado para utilizar una sala municipal con vistas a la conferencia que tiene previsto celebrar el próximo 9 de febrero. El alcalde no está de acuerdo con que, a raíz del atentado de Barajas, se pueda abordar un debate que lleva por título «Construir la paz en Euskal Herria». Por mucho que al alcalde no le guste que el ex ministro francés Michel Rocard o el eurodiputado Gérard Onesta hablen del proceso vasco, debería entender que, así como en su casa puede recibir a quien quiera, una sala municipal es para uso ciudadano. -



Euskal itsas industriaren proposamen zentzuzkoa

Euskal Itsas Industriaren Elkarteak itsasoko autobideetarako ontzi prototipo bat aurkeztu zuen atzo. Ontzi horrek Bilbo eta Dunkerke artekoa egitea proposatu zuen elkarteak, eta 119 atoi eramateko edukiera izango luke. Apustua, baina, harago doa, eurek prototipoa diseinatzeaz gain, kontsignatarioekin, garraiolariekin eta portuekin akordioa hartu nahi baitute. Jakina, hartarako lehenik estatu frantsesak eta espainolak apustu horren aldeko erabakia hartu beharko lukete. Euskal itsas industria egoera onean dagoen memento honek egokia dirudi proiektu horri heltzeko, garraio masiboak mukuru beteta dituen euskal errepideak arintzeko alternatiba bat izan daitekeela ahaztu gabe. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Auto de venganza
Euskal Herria
Oztopo guztien gainetik, milaka lagunek sententzia arbuiatu dute kalean
Euskal Herria
Detenido un presunto militante de ETA en Girona
Kultura
Sastre resucita teatralmente con el estreno en Donostia de «¡Han matado a Prokopius!»
Jendartea
Elurra mara-mara aritu da eta hondartza guztiak estali ditu
Euskal Herria
La AN desoye las alertas médicas y retiene a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss