�Hamabi arrazoi genero indarkeriaren aurka�
IRU�EA
�Hamabi arrazoi genero indarkeriaren aurka� du izena emakumeen eskubideen alde diharduten Andrea, Errondoa eta Emakume Aurrerakoiak elkarteek genero indarkeria ezabatzeko eta gizarteak kontzientzia hartzeko abian jarri duten kanpainak. Berdintasunaren Nazioarteko Urtea dela aprobetxatuz, Emakume Aurrerakoiak taldeko Ainhoa Aznarezek ekimen �zabala� prestatu dutela adierazi zuen, �hilabetez hilabete� garatuko dena. �Ez baitu azaroak soilik izan behar genero indarkeriaren aurkako, matxismo hiltzailearen aurkako hilabetea�, gaineratu zuen. Horrela, 2007ko hilabete bakoitzeko 25ean gaia hemendik edo handik ezagutzen duten hainbat pertsona bilduko dituztela aurreratu zuten, eta hala, genero indarkeriaren aurkako neurri integraletako puntu bat jorratuko dute aldiro. �Emakume orok ikusiko du tratu txarren atzean, hainbat herritar dagoela laguntzeko prest�, adierazi zuen.
Protokoloak eta heziketa
Urtarrilaren 25a izaki, atzo izan zen ekimen honen lehenengo agerraldia, eta landutako ikuspuntua osasun arloari dagokiona izan zen. Horretarako, antolatzaileek Nafarroako Ospitaleko Alberto Sacar, Yolanda Landa, Bego�a Larrinaga eta Marisa Gomez Dorronsoro gonbidatu zituzten.Andrea elkarteko koordinatzaile Tere Saezek Nafarroan alderdi hori arautzen duten legeak azaldu zituen, eta horiek protokolo jakin batzuk jarraitzeari eta osasun arloko langileen prestakuntza ahalbidetzeari ematen dioten garrantzia nabarmendu ondoren, Koldo Martinezek pobreziak, maila sozialak eta hezkuntza mailak indarkeriaren sorreran duten eragina azaldu zuen. Azkenik, honako baieztapen hau egin zuen: �Indarkeriak ez du ezer konpontzen, ez du inoiz ezer konpondu, suntsitu baino ez du egiten, pertsona izatetik urrundu eta animaliagotu egiten gaitu�.
|