- Reala
Gaizka Garitanok aitaren aurka jokatuko du lehen aldiz Lehen Mailan
DONOSTIA
Gaizka Garitanorentzat partida berezia izango da igandekoa. Bilbotarra izateaz gain, Anoetako bisitarien aulkian bere aita eseriko baita, Angel Garitano «Ondarru». Ez da aitaren aurka jokatuko duen lehen aldia Eibarreko jokalari moduan Alavesen kontra jokatu baitzuen behin baino gehiagotan, baina Lehen Mailan aurrez aurre izango diren aurreneko aldia izango da. Gaizkak horretaz hitz egin baino nahiago izan zuen partidaz aritu. Bizkaitarraren hitzetan, «lau puntu» balioko du derbiak, hiru puntuez gain, golen aldea «oso garrantzitsua» litzatekeelako. Haren ustez, derbia irabazita, gauzak «oso ezberdin» ikusiko dira Donostian.
Bravo selekzioarekin
Claudio Bravo Realeko atezain txiletarrak bere selekzioarekin lagunarteko partida jokatuko du otsailaren 7an, Venezuelaren kontra, Maracaibo hirian.
|