GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2007-01-26
- Pista
Los Angelesko zilarrak Olaberriaren maila eta dohainak «berretsi» ditu
·Cespa-Eustrak taldeko txirrindulariak Manchesterren du hurrengo xedea otsailean

BILBO

Leire Olaberria gipuzkoarra «pozik» itzuli da Los Angelestik, brontzezko domina lepoan. Cespa-Eustrak taldeko txirrindularia urtetik urtera hobetzen ari da erabat, eta joan den asteko Munduko Kopan bere dohainak baieztatu zituen. Mallorcako Munduko Txapelketa apirilean da, baina euskaldunak egunetik egunera besterik ez pentsatzea erabaki du.

Pistako denboraldia luzea da, azarotik apirilera arte. Horregatik, ez du burua galdu Olaberriak, eta helburuak otsailetik aurrera dena emateko zehaztu ditu; Espainiako Txapelketan, Manchesterreko Munduko Kopan eta Munduko Txapelketan, hain zuzen ere. «Ezin da hilabetero sasoian egon eta lau Munduko Kopako probatan denak emanda ibili», adierazi digu. «Gaizki egonda ezin da joan Munduko Kopara. Aurreneko bietara ­Sydney eta Mosku­ lan gogorra eginda joan nintzen, baina hirugarrenean etekina atera diot lanari», azaldu du.

Alde horretatik, «pozik» azaldu zaigu Euskal Herrian, bueltan: «Egia esan, uste baino askoz hobeto sentitu naiz. Hasieratik, Xabier Muriel prestatzailearekin batera denboraldia prestatu nuen otsailean indartsu egoteko. Oraindik, ez nuen sasoiko egon behar, baina sentsazioak onak izan dira».

Hiru probetan aritu zen

Ikaztegietako 30 urteko txirrindulariak puntuazio lasterketan irabazi zuen domina, bi esprintetan gailenduta. Olaberriak probaren gorabeherak kontatu dizkigu. «Puntuak batzea ezinbestekoa zen. Hasierako esprintean ez nuen ondoegi lekurik topatu;bigarrenean, berriz, irabazten saiatu nintzen eta lortu nuen. Azken indarrak azken esprintean lehiatzeko gorde nituen. Ez nuen espero irabaztea, ezta podiumean izatea; aurreneko postuetan izango nintzela uste nuen, ordea, eta horren bila joan nintzen itsu-itsuan».

Iaz, martxoan hain zuzen, zilarra irabazi zuen Sydneyn. «Horregatik, Los Angelesko probak lehendabiziko postuetan egon naitekeela berretsi du».

Edonola ere, Olaberriak aitortu digu ez zituela hain pozik amaitu jazarpen eta scratch probak. «Ostiraletik larunbatera ez nuen atseden hartu gauean, eta ez nintzen ondo aritu jazarpen proban. Scratch lasterketan ere ezin izan nuen dena eman, eta haserre amaitu nuen, amorratuta».

Berriro ere, Cespa-Eustrak taldeko txirrindulariek hamaika pasadizo izan zuten bizikletak jasotzeko, Estatu Batuetako mugan gelditu baitzituzten oraingoan. «Benetan, bizikletena gogorra izaten ari da», esan du barrezka. «Moskun, gurekin batera eraman genituen eta lehiaketa bezperan jaso genituen. Hori ikusita eta gauzak ziurrago izateko, DHL enpresaren bidez igorri genituen, baina munduko arazo guztiak izan genituen. Nire lehiaketa egunean agertu ziren; ez dakigu nola. Ez da erosoa horrela ibiltzea, baina horrela suertatu da eta moldatzen gara», azaldu du.

Mundukoa, azken geltokia

Espainiako Txapelketak martxora atzeratu dituzte, eta Manchesterreko Munduko Kopa izango du hurrengo xedea.

Mundukoa, berriz, apirilean egingo dute, eta ibilbide oparoa eta ezin hobea izan du orain arte, baina azken hitza hautatzaileak izango du. Hori badaki Olaberriak, eta ez du buruko minik nahi. Proba horri buruz ez duela ezer pentsatu nahi dio.

Izan ere, Espainiako selekzioa Mundukoa antolatzen ari da Mallorcan, eta leku bana du scratch, jazarpen eta puntuazio probetan. Lehiatzeko, Olaberriak Pascual du aurkari nagusia eta gaindiezina orain arte. Irtenbidea jazarpen proban beste leku bat bereganatzea da eta Manchesterren saiatuko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Auto de venganza
Euskal Herria
Oztopo guztien gainetik, milaka lagunek sententzia arbuiatu dute kalean
Euskal Herria
Detenido un presunto militante de ETA en Girona
Kultura
Sastre resucita teatralmente con el estreno en Donostia de «ˇHan matado a Prokopius!»
Jendartea
Elurra mara-mara aritu da eta hondartza guztiak estali ditu
Euskal Herria
La AN desoye las alertas médicas y retiene a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss