GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2007-01-26
- Sokatira
Zaila izango da Abadiñori aurre egitea

DONOSTIA

Goma gaineko Euskal Herriko Txapelketako bigarren saioa jokatuko dute etzi Getxon, Andramari probalekuan, 11.00etatik aurrera. 640 kiloko bigarren jardunaldia izango da, gainera.Bertan, honako talde hauek izango dira sokari tiraka: Abadiño A, Abadiño B, Kuartango, Altamira, Auzolan, Ñapurrak eta Amaiur.

Joan den astean Herbehereetan egin zuen erakustaldiaren ostean, Abadiño A izango da saio hori irabazteko faborito nagusia. Orain dela bi aste jokatu zen pisu horretako lehen jardunaldia eta berdeek ez zuten aparteko arazorik izan saio guztiak bereganatzeko, eta oraingoan ere horrela izan beharko luke, nahiz eta helburua finalerako sailkatzea izango den, eta horretan ez dute arazo handirik izango abadiñarrek.

Dudarik gabe, emoziorik handiena bigarren posturako lehian izango da. Sokarri eta Ñapurrak berdinduta geratu ziren lehen jardunaldian, baina oso gertu ibili zen Auzolan Astigarragakoa ere, eta hiruren artean lehia ederra eskainiko dute. Lehen saioan bizkaitarrek eta lapurtarrek berdinduta amaitu zuten eta gipuzkoarrak atzetik geratu ziren. Oraingoan, ordea, Auzolan beste biei aurre hartzen ahaleginduko da.

Azkeneko posturako ere lehia izango da. Kuartango izan zen postu horretan lehen jardunaldian, eta finalean izan nahi badu, hortik aurrera urrats bat egin beharra dute arabarrek. Postu hori errepikatzen baldin badute, oso zaila izango dute azkeneko saioan izatea. Hala ere, ligaxka amaitu aurretik beste jardunaldi bat ere geratuko da, baina bitan azken geratzen badira, oso zaila izango dute azkenekoan aurreko bietan egin ez dutena egitea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Auto de venganza
Euskal Herria
Oztopo guztien gainetik, milaka lagunek sententzia arbuiatu dute kalean
Euskal Herria
Detenido un presunto militante de ETA en Girona
Kultura
Sastre resucita teatralmente con el estreno en Donostia de «¡Han matado a Prokopius!»
Jendartea
Elurra mara-mara aritu da eta hondartza guztiak estali ditu
Euskal Herria
La AN desoye las alertas médicas y retiene a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss