GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2007-01-26
-Urrezko Aizkora -
Olasagasti ez da osatu, eta Txapartegik ordezkatuko du lehenengo saioan
·Aizarnako aizkolaria arituko da gaur Joxemiel Peñagarikanorekin batera

DONOSTIA

Elurrak eta lesioek gauzak okertzen ez badituzte, Urrezko Aizkorako lau jardunaldi jokatuko dituzte asteburu honetan. Hiru gazteen mailakoak izango dira eta bat helduen mailakoa.

Helduetan, B multzoan izango den saio bakarra jokatuko dute gaur 20.00etatik aurrera Gautegiz Arteagan. Bertan, Txapartegi-Peñagarikano bikoa Lopez-Nazabal bikotearen aurka neurtuko da.

Olasagasti zen Peñagarikanorekin aritzekoa, baina Igeldoko aizkolaria ez dabil zorte handiarekin. Mindegiarekin apustua jokatu zuenetik, burua altxatu ezinik dabil, istripuak bata bestearen atzetik etorri baitzaizkio.

Hasteko, abenduaren 21ean Azpeitian erakustaldi bat egiten ari zela, aizkoraren kirtena apurtu, eta belaunean ebaki handia egin zuen. Hori ia gaindituta zuenean, eta berriro ere plazetan agertzeko moduan zenean, erori egin zen, eta saihetsetan kolpe handia hartu zuen.

Berak gaur iluntzerako prest egongo zela uste zuen, baina atzo ilunabarrean egin zuen probaren ostean, ezinezkoa zela ikusi zuen, oraindik min hartzen duelako, eta beste aste pare batean oraindik atseden hartzen jarraitu beharko duela onartu zuen.

Orain Txapartegi izango da bere lekua beteko duena, eta Peñagarikanorekin osatuko duen bikoa ez da berria izango, behin baino gehiagotan osatu baitute bikoa. Txapartegi Etxebesterekin aritu da Urrezko Aizkoran, A multzoan, baina jokatutako bi saioak galdu, eta kanpoan geratu dira.

Aurrez aurrez, berriz, Nazabal eta Lopez izango dituzte. Askorentzat horiek dira faboritoak, baina hor ezberdintasunak Nazabalek markatu beharko ditu, bestela zaila izango dute-eta aurreikuspenak betetzea. Bai Txapartegi eta bai Peñagarikano ere Lopez baino gehiago dira, eta saiatuko dira gaurko lehian multzoko lehen postua lortzen.

Izan ere, gertatzen dena gertatzen dela, bi bikoak daude finalerdietarako sailkatuta. Gaurkoan multzoko sailkapena besterik ez da erabakiko. Irabazten duenak finalerdietan Mugertza-Arrospide bikoaren aurka lehiatu beharko du, eta galtzen duenak Barberena-Larretxearen aurka neurtuko ditu indarrak.

Multzo honetan aritu behar zuen beste bikoa Senosiain I.ak eta Mindegiak osatutakoa zen. Azken horrek, ordea, min hartu zuen, eta oraindik ez da osatu, eta geldirik egon beharko du, osatze prozesua luzea du-eta.

Gazteetan ere hiru saio izango dira.Lehenengoa bihar bertan jokatuko dute Ziordian, 20.00etatik aurrera. Bertan Atutxa II.a-Aldape bikotea Amillano-Kañamares II.a bikotearen aurka lehiatuko da.

Etzi, bi saio izango dira, biak ere Lesakan, 12.30etik aurrera. Alde batetik Larretxea lehengusuek neurtuko dituzte indarrak, eta bestetik, Alkizalete II.ak eta Gorritik. Gero, Erasun eta Rekondo Xabier Mindegiaren eta Rodriguez II.aren aurka lehiatuko dira. Xabier Mindegia ez bada osatzen, joan den igandean gertatu zen moduan, Jimenezek beteko du Labaiengoaren lekua.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Auto de venganza
Euskal Herria
Oztopo guztien gainetik, milaka lagunek sententzia arbuiatu dute kalean
Euskal Herria
Detenido un presunto militante de ETA en Girona
Kultura
Sastre resucita teatralmente con el estreno en Donostia de «¡Han matado a Prokopius!»
Jendartea
Elurra mara-mara aritu da eta hondartza guztiak estali ditu
Euskal Herria
La AN desoye las alertas médicas y retiene a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss