GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-26
Huelga de hambre de Iñaki De Juana
Batasuna: «Auzitegiaren erabakia kiratsa darion zabor judiziala da»

DONOSTIA

Iñaki de Juanaren egoeraren eta Auzitegi Nazionalak hari buruz hartutako erabakiaren arduradun nagusitzat PSOE alderdia jo du Batasunak. Indar independentistak gogor gaitzetsi zuen preso donostiarra egoera berean mantentzeko hartu berri duten erabakia, EAE-ANVk eta LABek egin zuten bezalaxe.

Batasunaren aburuz, «zabor judiziala» da atzo Auzitegi Nazionalak De Juanaren egoerari buruz hartutako erabakia. «Auzitegi Nazionaleko estolda judizialen bidez garatzen den gerra estrategian sartzen dugu kiratsa darion erabaki hau», adierazi zuen Batasunak prentsa adierazpen batean. Erabakiak «sakoneko kezka» sortu duela azaldu eta erabakia deitoratu zuen. Euskal herritar baten aurka egiten den «mendeku krudeleko keinua» dela salatu zuen indar independentistak, eta horren arduraduna PSOE alderdia dela nabarmendu zuen.

PSOEk Iñaki de Juanaren aurkakoakusazioak «eraiki eta kudeatu» dituela gogorarazi zuen, eta alderdi horren «arduragabekeria larriagatik», presoa heriotzaraino eraman dezakeen egoera «jasanezina» sortzea egotzi zion Batasunak. Hala ere, erabaki judizial horrek euskal gizartearen ge- hiengoaren nahia eta eskaera ezin duela ezkutatu esan zuen; alegia, De Juana aske uztea.

Hori dela-eta, PSOEri zuzendu zitzaion Batasuna, donostiarra aske uzteko beharrezko neurriak indarrean jar ditzan.

LAB eta EAE-ANV

LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek Donostiako epaitegiaren aurrean egindako elkarretaratzean jakin zuen Auzitegi Nazionalaren erabakiaren berri, eta galdera zuzena egin zuen: «Horrelako erabakiekin, botere judizialaren etengabeko ekimenekin, ezker abertzalearen aurkako bultzada politiko garbiko neurriekin; ekin- bide politikoen aldeko apustua egin ahal da? Horrelakoak benetako bake eta irtenbide politikoetarako prozesuaren aurka baitoaz zuzenean».

EAE-ANVk ere gogor gaitzetsi zuen erabakia, eta Auzitegi Nazionalak «tortura legeztatu» duela esateaz gain, mobi- lizatzeko deia egin zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Auto de venganza
Euskal Herria
Oztopo guztien gainetik, milaka lagunek sententzia arbuiatu dute kalean
Euskal Herria
Detenido un presunto militante de ETA en Girona
Kultura
Sastre resucita teatralmente con el estreno en Donostia de «¡Han matado a Prokopius!»
Jendartea
Elurra mara-mara aritu da eta hondartza guztiak estali ditu
Euskal Herria
La AN desoye las alertas médicas y retiene a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss