GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-26
Sebas Bedoureten lanen gaineko intoxikazioaren beldur da Radio Pays

PARIS

Asteartean sartu zen Polizia frantsesa Radio Pays/Txalaparta Irratiaren Pariseko egoitzan, komunikabide horretako lehendakari eta dinamizatzaile Sebastien Bedouret «ETAren kolaboratzaile» delakoan atxilotu eta kartzelatu ostean. Bertako langileek jokabide hori salatu eta Poliziak atzemandakoa zerrendatzen duen adierazpen bat kaleratu zuten atzo.

Adierazpen horretan azaltzen denez, astearteko miaketan poliziakideek giltza bat, eskutitz bat, gutun-azal bat, kasete bat eta Sebastien Bedouretek berak 2004an idatzitako kronika bat eraman zituzten. Bertan, uda sasoian ehunka lagunek Euskal Herriko hondartzetan eginiko ekimenen berri ematen zuen kazetariak. Testua irakurri ere egin zuten “Coups de geule” izeneko tartean.

Orain, Bedoureten lankideak beldur direla salatu dute, ber-tako esaldi bakar bat testuingurutik kanpo ateratzea irratiko lehendakariarentzat «arriskutsua» izan daitekeela iritzita. «Honezkero ongi ezagutzen ditugu terrorismoaren aurkako prozeduretan egiten diren konponketa lexiko txikiak», salatu zuten.

Fiskalorde batek borrokarako bi era daudela esanez eginiko adierazpenek ere ez dituzte gehiegi lasaitu Radio Payseko langileak, eta Bedouret «iritzi delituak egitearen errudun» joko balute ez liratekeela harrituko gaineratu dute.

Estatu frantsesaren jokabidea salatu dute irratiko langileek, «herritar baten egoeraz kezkatu beharrean, bere ikerketa propioa egiten ari baita atxilotuaren erruduntasuna aldez aurretik onartuta».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Auto de venganza
Euskal Herria
Oztopo guztien gainetik, milaka lagunek sententzia arbuiatu dute kalean
Euskal Herria
Detenido un presunto militante de ETA en Girona
Kultura
Sastre resucita teatralmente con el estreno en Donostia de «ˇHan matado a Prokopius!»
Jendartea
Elurra mara-mara aritu da eta hondartza guztiak estali ditu
Euskal Herria
La AN desoye las alertas médicas y retiene a De Juana en prisión
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss