Laugarrengoan epaitu dituzte AEK-ko kideak
IRUŃEA
Hirutan atzera bota arren, laugarrengoa izan da balekoa. Lau deialdi behar izan ditu Nafarroako Auzitegiak AEKko lau kideren aurkako epaiketan horien hizkuntza eskubideak errespetatzeko.Iazko apirilaren 4an, Alfabetizatze eta Euskalduntze Koordinakundeko lau kide Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzako terrazan kateatu ziren, Nafarroako Gobernuak 2004az geroz- tik erakunde horri diru-laguntzak murriztu egiten zizkiola salatzeko. Epaiketara hirutan deitu du auzitegiak, baina hiruretan ere prozesu guztia gaztelaniaz egiten saiatu da. Gauzak hala, AEK-ko kideek euren hizkuntza eskubideak errespetatzeko eskatu zuten behin eta berriz, epaiketa euskaraz egin zezaten. Hirutan ahalegindu ostean, azkenik, atzo egin zuten epaiketa, eta auzipetuetako hiruk deklaratu zuten. Laugarrenak uko egin zion oraingoan ere, AEK-k adierazpen baten bidez adierazi zuenez, «epaiketa euskaraz egin behar zela eskatzen baitzuen». Izan ere, euskarazko harremanak bideratze aldera, itzultzaile baten laguntza izan zuten bai epaileak eta bai hiru auzipetuek ere.
12 euro 30 egunez
Epaiketa burutu ostean, erabakiaren zain geratu dira auzipetuak. Fiskaltzak 30 egunez hamabina euro ordaina-razi nahi dizkie AEK-ko lau kide hauei.Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak, bestalde, epaiketak iraun bitartean elkarretaratzea egin zuen epaitegien kanpoaldean el-kartasuna adierazteko asmoz. Salatu zutenez, 2007rako aurrekontuetan, murrizketa txikitu egin da, baina hala ere, «euskaltegien lana guztiz baldintzatua dago». «Lanean jarraituko dugu», ziurtatu zuen Koordinakundeak.
|